txirrindulari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Asier Barrenetxea Giraldez (Bilbo, 1983ko azaroaren 11) mendiko bizikletako txirrindulari ohia da. Txirrindularitzarekin lotuta dagoen familia batekoa da. Bere aita, Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria izan zen eta bere anaia, Iñaki Barrenetxea, errepideko txirrindulari profesionala izan zen.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Asier Barrenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1983ko azaroaren 11 (41 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Iñaki Barrenetxea Espiga |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Asier, Bilbon jaio zen 1983ko azaroaren 11an. Bere aurtzaroa, bere anaia, Iñaki-ren garaipenak eta sariak ikusten pasa zuen, eta txirrindularia izateko irrika izan zuen, goiz. Txikitatik, Gorlizko pinudian gogor entrenatzen zuen eta 1995. urtean, errepidean hasi zen S.C. Casco Viejoko eskolan. Bere lehen urtean, lazterketa bat irabazi zuen, S.C. Casco Viejoko txapelketa hain zuzen ere. Junior mailan mendira pasa zen, Gorlizko Busto Mendibike taldean. Bere familia Gorliz herrian pasatzen zituen udak eta horrela ezagutu zuen taldea eta, 1999. urtean Antton taldekidea. Antton Asierrekin igo zuen Andraka auzora Lemoiztik eta txirrindularia izateko balio zuela esan zion. Hark eskeini zion Mendibikeko maillot eta kulote zaharrak, mendian hasteko. Urte hartan bertan, Lemoizen bere mendiko lehen lasterketa irabazi zuen. 2000. urtean, junior mailako lehen urtean, lehenengo hamarren artean egotea lortu zuen behin baino gehiagotan, eta Elorrioko klasikoan, 9. hamaitu zuen. Baina bere urterik honenak etortzeko zeuden. 2001. urtean sailkapen nagusietako podiumetan murgildu zen eta Euskal Herritik kanpora podiumera igotzea ere lortu zuen. 2002. urtean, lexionatuta egon zen harren postu onak lortu zituen Bizkaian, Araban eta Euskadin. Handik aurrera, unibertsitateko ikasketetak aurretik jarri zituen eta lorpen gutxiago izan zituen. Hala ere, unibertsitateko txapelketa irabazi zuen, 2004. urtean.
Txikitatik txirrindularitza lasterketen antolaketetan murgilduta egon da, baita ere. Lehenengo, Bilboko Aste Nagusiko Kriteriumean, Gorlizko lasterketan eta nagusia zenean, bere anaiarekin, Birako antolaketan egon zen, eta baita, Txirringaeskolan elkartean. Azkeneko elkarte honetako bozeramailea izan zen, eta Bizkaia Irratian zein ETB telebistan elkarrizketak egin zituen.
Bizikletaz aparte, mendia maite izan du beti eta europako mendi altuenetan ere izan da. Adibidez, Dome de Gouter (4304m), Gran Paradiso (4065m), Dome de Neige des Ecrins (4015m), Aneto (3404m), Almanzor Haitza (2592m), edota Hiru Erregeen Mahaia (2444m). Deustuko menditarrak elkartean izan da, urte askotan.
2009-2010 denboraldian, atletismoarekin frogatu zuen. 60m, 200m eta 400m-ko distantzietan lehiatu zuen poztu honak lortuz.
2013. urtean, Banesto Fundazioako YUZZ programan sartu zen. Hainbat proiekturen artean, 60 geratu ziren eta elkarrizketa pertsonalaren ostean 20 geratu ziren. Asierren proiektua azkenengo 20-en artean autatua izan zen. Bere proiektua mendiko ibilbideen street view-a egitea zen. Eta proiektuaren izena WOTZI da. Izena Web Otzi-tik dator. Otzi, alpeetan, 3200 metrora, aurkitu zen momia da. Web orria mendizaleen espirituan oinarritzen da. Www.wotzi.com eta www.wotzi.es domeinuak proiektuarenak dira. Wotzi marca erresgistratrua da eta 10 urtez patentea dauka. Proiektuko lehenengo urteetan, zenbait mendien bideoak egin zituen. Webgunean ikus daiteke Txindoki, Ganekogorta edota Arlas mendiak, besteak beste. Facebook[1]-en ere, bere orria dauka eta mendien argazkiak ikus daitezke. Krisia zela eta ez zuen dirurik aurkitu proiektua gauzatzeko eta bere kabuz proiektuarekin jarraitu zuen webgunera[2] argazkiak igotzen, batez ere. 2020. urtean, 500 mendi baino gehiago ditu eta guztietan argazki bat edo bi jartzen jarraitzen du. 2021. urtean, Instagram[3] orrialde bat egin zuen.
Bere izaera ausartak Arctic Guide Service empresan lan egitera eraman zion, 2014. urtean, artikoan. Bere autoan, Bilbotik atera eta europa osoa gurutzatu ondoren, Norbegia iparraldera ailegatu zen, Tromso hirira. Han, udako denboraldiko gida izan zen. Lanean, elur-oreinak ikustera eramaten zituen turistak, edota fiordoak, lakuak eta museoak bisitatzera.
2016ean, Bilboko itsas museoan lanean zebilela, itsasoari buruzko interesa piztu zitzaion eta irailean, Atyla
itsasuntzian Itsas Beltza gurutzatu zuen. Tall Ship Regata deritzon lasterketan parte hartu zuen beste itsasuntzien kontra (Errusia, Bulgaria eta Errumaniako armaden itsasuntzien kontra adibidez). Lasterketa Konstantza (Errumania) hiritik Novorosisk (Errusia) hirira egin zen. Bost egunez izan zen Atylan izurdeak eta Ukraniar kosta ikusten, helmugara ailegatu harte. Atylak sari bat eskuratu zuen lasterketa hartan.
2019. urtean, zinema industrian murgildu zen. "La linea Invisible" (Movistar) telesailean hasi zen eta, laster, iragarkietan eta filmetan lan egin zuen lan desberdinak eginez. Horren eredu dira, Athleticken San Miguel iragarkia, 40 taupada, herri bat (EITB) dokumentala edota Ane (filma), adibidez.
2020. urte hasieran, Guinness Errekor bat lortzeko proiektuan lan egiten hasi zen, turismoan lanean jarraitzen zuen bitartean.
2020ko otsailean, MAN ekitaldi mundiala Bilbon ospatu zen eta Asierrek bertan lan egin zuen, BEC aretoan eta baita aireportuan, mundu guztiko bezeroekin. Martxoaren lehenengo astean, sukarra zela eta Osakidetzara deitu zuen, behin baino gehiagotan, Covid19 zeukala esaten. Medikuek diagnostikoan erratu ziren eta bere aita eta ama kutxatu zituen. Aita hil egin zen eta Asier Long Covid deritzona izan zuen. Maiatzean esfortzuak egitea koztatzen zitzaiola nabaritu zuen eta medikuek normala zela esan zioten. Psikiatrara bidali zuten eta honek depresioaren kontrako tratamendua jarri zion. Uda erdialdean, okerrera nabarmen egin zuen eta Euskal Herriko Long Covid erakundea ezagutu zuen. Erakundea nabarmentzeko eta instituzioak arazoa ikusteko asmoz zenbait elkarrizketa egin zituen. Hala ere, okerrera egin zuen eta 2021. urtean bi ebakuntza egin zizkioten. Medikuek ez zuten inolako erantzunik eman bere osasunari buruz. Hirugarren ebakuntza bat airean egon zen, baina azkenean ez zioten egin. Urte terdi inguru geroago tratamenduan segitzen zuen. 18 hilabete pasa ondoren bajan segitzeko ebaluazio bat egin behar da eta Asier bere 19. hilabetean ez zuen inolako ebaluaziorik ezta kontakturik izan Osakidetza edota beste instituzioren partez.
Geroago, INSS-ek bajaren alderdi ekonomikoa kendu zion baina altarik eman gabe. Beraz, gaixorik zegoela aitortzen zuen baina ez zion diru gehiago ematen bajan egon arren. Abenduan, ginekomastia zeukala diagnostikatu zioten. Zirujauak, zenbait proben ostean, berez kentzeko probilitatea zegoela eta itxoiteko gomendatu zion. 2022ko otsailean, bakarrik osatu zen. Martxoan hobetu sentitu zenzen eta entrenatzen izan zen. Apirilean, Euskadiko Opena lehiatzen hasi zen. Lasterketak amaitu zituen eta 10. postuan amaitu zuen lehiaketa[4]. Sendatuta sentitu zen, baina irailean arnas arazoak izan zituen. Hala ere, hobekuntza nabarmena zen eta urrian aurreko irailean baino 13 kilo gutxiago izan zituen.
2024. urtean, Green Series mendi bizikleta txapelketan lehiatu zen eta 43. postuan[5] sailkatu zen sailkapen nagusian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.