Zinema zuzendari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Asier Altuna Iza (Bergara, Gipuzkoa, 1969ko maiatzaren 4a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. 2005ean, bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen (Aupa Etxebeste!), Telmo Esnalekin batera.
Asier Altuna | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1969ko maiatzaren 4a (55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Halaber, aipatzekoa da Bertsolari bere dokumentala eta Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!, Altunaren gidoiarekin.
Ikastetxe askotan egon da, eta horietako batzuetan argitu duenez, Amama da gehien gustatu zaiona, eta Txotx gehien kostatu zaiona.
Fermin Muguruzak, 2001eko korrikarako abestia egin zuenean, garai hartan euskal zineman oso berritzaileak ziren Telmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileak Fenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena / Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipean kilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen.[2]
Zinemako sari edo izendapen hauek jaso ditu:[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.