Art Spiegelman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Art Spiegelman

Art Spiegelman (Stockholm, 1948ko otsailaren 15a-), jaiotzez suediarra den komikigile estatubatuarra da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Art Spiegelman
Thumb
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItzhak Avraham ben Zeev Spiegelman
JaiotzaStockholm, 1948ko otsailaren 15a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Françoise Mouly  (1977ko uztailaren 12a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHigh School of Art and Design (en)
Binghamton University (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, editorea, ilustratzailea, grabatzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)School of Visual Arts (en)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakImpact (en)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Art Spiegelman

Itxi

Familia judu batean jaioa, Vladek Spiegelman eta Anja Zylberberg guraso poloniarrek New Yorken hazi zuten, Queens barrutian.

1960ko eta 1970eko hamarkadak igaro zituen "underground" komikigintzan, "Real Pulp", "Young Lust" eta "Bizarre Sex" izenburuko lanak eginez, bai eta "Arcade" eta "Raw" antologiak ere.

1986an argitaratu zuen "Maus" bere lanik ezagunena izango zenaren lehen zatia: "Maus I: A Survivor's Tale" edo "My Father Bleeds History". 1991n bigarren zatia kaleratu zuen, "Maus II: And Here My Troubles Began". Bi liburukiek arreta handia jaso zuten, tartean MoMA museoan erakusketa bat burutuz. Hurrengo urtean Pulitzer saria eskuratu zuen. 2022an Julen Gabiriak itzuli zuen euskarara eta Astiberri-k argitaratu zuen.[1]

Urte hartan "The New Yorker" aldizkarirako hasi zen lanean, eta bertan egon zen 10 urtez. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean, eta berak egin zuen hilabete haren azala. Honen haritik, 2004an "In the Shadow of No Towers" argitaratu zuen.

2005etik "Portrait of the Artist as a Young %@?*!" seriea argitaratzen du "The Virginia Quarterly Review" aldizkarian.

Gaur egun Manhattanen bizi da, eta bi ume ditu. Izan ere, haurrentzako "Little Lit" antologia egin du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.