Art Nouveau Euskal Herrian

From Wikipedia, the free encyclopedia

Art Nouveau Euskal Herrian

Art Nouveau Euskal Herrian ez zen Europako beste leku batzuetan bezain emankorra izan, baina artikulu honetan adibide nagusiak ematen saiatuko gara. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia da emaitza gehien daukana.

Thumb
Boulevardeko kioskoa (Donostia).

Araban

Gasteizko Bonilla lantegi etxea (Francisco Albiñana eta J. Casaús, 1915-1917) da aipagarria. Goya gasolindegiak (José Luis López de Uralde eta Francisco Alonso Martos, 1935) estilo horren eragina du, arrazionalismo-kutsu handia ere eduki arren. Halaber, hiriburu arabarreko Alaba Jenerala kaleko 2. zenbakiko etxea (José Otalora, 1904) ere modernismoan sailkatu daiteke.

Bizkaian

Thumb
Bilboko Campos Eliseo antzokiko fatxadaren zati bat

Alde batetik, Ricardo Bastida arkitekto bilbotarrak Castaños eta San Mameseko udal garbitegiak[1] diseinatu zituen, gaur egun ere ikusgai dauden eraikin ederrak. Alondegia ere bere lan handien artean dago, eta beste estilo batean eginda dago, nahiz eta batzuen ustez adibide modernista ere izan.

Bestetik, Ismael Gorostiza ere arkitekto modernista bizkaitar aipagarrienetakoa da[2] eta Barakaldo jaioterriko hainbat eraikin diseinatu zuen, gehienak gaur egun desagertuta izan arren.

Baina ziur aski Campos Eliseos Antzokia (1902) eta Montero etxea (1901-04) dira hiriburu bizkaitarraren eraikin ederrenak eta ezagunenak, Abandoko barrutian kokatutakoak. Barruti berean ere Guridi eraikin ikusgarria dago (Poza kalea 1).

Gipuzkoan

Sakontzeko, irakurri: «Art Nouveau Donostian»
Thumb
Tolosako berdura plaza

Kontxako hondartzaren eskubanda ezaguna (Juan Rafael Aldai, 1910) eta ibilbide horren inguruan dauden hainbat eraikin, Donostiako Boulevardeko kioskoa eta Moraza (5. zk), Zubieta (1. zk) eta Garibai (21. zk) kaleko etxeak Art Nouveauk Donostian emandako adibiderik azpimarragarrienetakoak dira.

Luis Elizalde eta Ramon Kortazar ere bertako arkitekto modernistarik nabarmenen artean ditugu bestela.

Tolosan Berdura plazako estalkia da aipagarria. Juan Alejandro Mujika arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen 1899-1900 urteen bitartean[3].

Nafarroan

Thumb
Bertizeko jaurerriko markesina eta bertako beirate ikusgarria

Iruñean hainbat eraikin eta komertzio egin ziren Art Noveau estiloan, besteak beste, Joaquín Maya musika eskola (Cipriano Salvatierra etxea), Victor Eusaren palazetea Iruñeko Bigarren Zabalgunean, Cipriano Nagoreren denda (San Nicolás 56-58), Quintana hotela, Blosaco botika (Mercaderes, 21), Zoila de Espinal e Irurita etxea (San Nikolas, 72), José Alonso 4ko etxea[4], Victor Idoate bitxi-denda (Txapitela kalea, 17)...[5]

Iruñetik kanpo, nabarmenak dira, batetik, Bertizko jaurerriko markesinako beiratea, eta Tafallako Severino Fernández 26ko etxea.

Thumb
Iruñeko Joaquín Maya musika eskola edo Cipriano Salvatierra etxea.

Erreferentziak

Bibliogarfia gehiago

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.