From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrokoth[1] (izen ofiziala izan arte (486958) 2014 MU69 edo Ultima Thule ere deitua) Kuiper gerrikoan dagoen Neptunoz haraindiko objektu bat da. Espazio zunda batek inoiz bisitatutako objekturik urrunena da. Ukipen-bitarra da, hau da, grabitateak elkar ukitzeraino erakarri eta elkarri lotuta geratutako bi gorputzez osatua dago.[2] Gorputzik handienak ("Ultima" deitua) txikienak ("Thule" deitua) baino hiru aldiz bolumen handiagoa du. 30 kilometro inguruko diametroa du. Bere periodo orbitala 298 urtekoa da, eta eszentrikotasun eta makurdura orbitala oso baxua da. Ondorioz Kuiper gerrikoko objektu klasikotzat hartzen da, eta uste denez ez du izan perturbazio handirik eta krater gutxi izango ditu.
Arrokoth | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 6.500.000.000 km |
Itxurazko magnitudea (V) | 26,59 eta 25,24 |
Magnitude absolutua | 11,06 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Hubble espazio teleskopioa |
Aurkikuntza-data | 2014ko ekainaren 26a |
Aurkikuntza-lekua | Hubble espazio teleskopioa |
Planeta txikien taldea | objektu transneptunotar eta Cubewano |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 46,836957606768 AU |
Periapsis | 42,173591584219 AU |
Ardatzerdi handia | 44,505274595493 AU |
Eszentrikotasuna | 0,052391161103191 |
Orbita-periodoa | 296,91041342041 urte |
Batezbesteko anomalia | 309,67869124913 ° |
Makurdura orbitala | 2,4444435413347 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 159,20171747139 ° |
Periapsiaren argumentua | 186,73058921225 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 33,54 km |
Albedoa | 0,057 |
Izendapenak | |
ikusi
| |
Behin-behineko izendapenak | 2014 MU69 |
2014ko ekainaren 26an aurkitu zuten Hubble Espazio Teleskopioa erabilita, Kuiper gerrikoko objektuen bilaketa programa baten baitan. New Horizons misioarentzat helburu bat izan zitekeela erabaki zen, 2014 OS393 eta 2014 PN70 objektuen aurretik.
Arrokoth Powhatan algonkin herriaren hizkuntza zeru esan nahi du[1].
Izen ofiziala eman arte Ultima Thule ezizenarekin ezagutzen zen. Ultima Thule izena latinetik datorren metafora bat da, ezagutzen den munduaren mugen ostean dagoen leku bat izendatzeko. Izena behin-behinekoa da; 2019ko urtarrilaren 1ean NASAk izen proposamen ofizial bat bidaliko du misioaren argazkiak ikusi ostean.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.