From Wikipedia, the free encyclopedia
Arianna Fontana (Sondrio, 1990eko apirilaren 14a), patinatzaile italiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an. Bost Olinpiar Jokotan 10 domina lortu ditu guztira.
Alessandro anai nagusiaren urratsak jarraituz lau urterekin hasi zen patinatzen[1], hasieran gurpildun patinekin eta ondoren izotz-pistan[2]. Hamasei urte zituela Europako txapelketan zilarrezko domina lortu ondoren[1] Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen 3.000 m errelebotan. Arianna Fontana Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat eskuratzen zuen italiar gazteena bihurtu zen[3]. Fontana eta bere errelebokideak Italiako Errepublikaren Merituaren Ordeneko Zaldun izendatu zituzten[4]. 2006 eta 2009 artean Munduko txapelketa nagusiak eta gazte mailakoak, denak jokatu zituen. Urte haietan gazte mailako bost domina eskuratu zituen, urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.
2010. urtean Vancouverko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 500 metrotako proban, modalitate horretan italiar batek lortzen zuen aurreneko domina zen gainera[3]. 2014ko Sochiko Jokoetan zilarrezko domina bat eta brontzezko bi jaso zituen. Zilarra lortu zuen 500 metroko finalean Elise Christie britainiarrarekin tupust egin zuen gainera. Christie kanporatua izan zen[5]. Hurrengo urtean Munduko txapelketa bikaina egin zuen Moskun, 1.500 m proba irabaziz eta sailkapen orokorrean bigarren eginez[3].
2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan hasiera ekitaldian Italiako bandera eraman zuena izan zen[6]. 500 m proban txapeldun izatea lortu zuen eta horretaz gain zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eraman zituen etxera[7].2022ko Pekingo Jokoetan 500 metrotan urrezko domina eta 2.000 m errelebotan zilarrezkoa kolkoratu zituen[8].
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2006 | Turin ( Italia) | 3.000 m erreleboak | |
2010 | Vancouver ( Kanada) | 500 m | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 500 m | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 1.500 m | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 3.000 m erreleboak | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 500 m | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 3.000 m erreleboak | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 1.000 m | |
2022 | Pekin ( Txina) | 500 m | |
2022 | Pekin ( Txina) | 2.000 m errelebo mixtoak | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2006 | Minneapolis ( AEB) | 3.000 m erreleboak | |
2007 | Milan ( Italia) | 500 m | |
2011 | Sheffield ( Erresuma Batua) | 500 m | |
2011 | Sheffield ( Erresuma Batua) | 1.000 m | |
2011 | Sheffield ( Erresuma Batua) | Sailkapen orokorra | |
2012 | Shanghai ( Txina) | 500 m | |
2012 | Shanghai ( Txina) | 3.000 m | |
2012 | Shanghai ( Txina) | Sailkapen orokorra | |
2014 | Montreal ( Kanada) | 300 m erreleboak | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 1.500 m | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 500 m | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 1.000 m | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 3.000 m erreleboak | |
2015 | Heerenveen ( Herbehereak) | Irteera masiboa | |
2021 | Dordrecht ( Herbehereak) | 500 m | |
2021 | Dordrecht ( Herbehereak) | 3.000 m erreleboak | |
2021 | Dordrecht ( Herbehereak) | Sailkapen orokorra | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2006 | Miercurea Ciuc ( Errumania) | 500 m | |
2008 | Bolzano ( Italia) | 2.000 m erreleboak | |
2008 | Bolzano ( Italia) | 1.500 m | |
2009 | Sherbrooke ( Kanada) | 3.000 m erreleboak | |
2009 | Sherbrooke ( Kanada) | 500 m |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.