konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Arginina (Arg edo R)[1] proteinen biosintesian erabiltzen den α-aminoazido bat da.[2] Bere estrukturan α-amino talde bat, α-azido karboxiliko talde bat eta hiru karbononozko kate lineal alifatiko bat du bukaeran talde guanidino bat duena. Gorputzean, ph fisiologikoan, azido karboxilikoa (-COO-) moduan desprotonatuta dago, amino taldea (-NH3+) moduan protonatuta dago eta guanidinio taldea ere protonatuta dago (-C=NH2+)moduan.[3] Biosintesian oxido nitrikoaren (NO) prekursore bat da. Azido 2-amino-5-(diaminometilidenoamino)pentoiko honen formula kimikoa HO2CCH(NH2)CH2CH2CH2NHCN2H3 da eta CGU, CGC, CGA, CGG, AGA, eta AGG kodoien bidez adierazten da.
Arginina | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H14N4O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | N[C@@H](CCCNC(N)=N)C(O)=O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno eta karbono |
Mota | L-amino acid (en) , proteinogenic amino acid (en) eta conditionally essential amino acids (en) |
Estereoisomeroa | D-arginine (en) |
Ezaugarriak | |
Azidotasuna (pKa) | 12,488 12,48 |
Masa molekularra | 174,111676 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | ODKSFYDXXFIFQN-BYPYZUCNSA-N |
CAS zenbakia | 74-79-3 |
ChemSpider | 6082 |
PubChem | 6322 eta 28782 |
Reaxys | 1725413 |
Gmelin | 16467 |
ChEBI | 83283 |
ChEMBL | CHEMBL1485 |
ZVG | 100469 |
EC zenbakia | 200-811-1 |
ECHA | 100.000.738 |
CosIng | 74314 |
MeSH | D001120 |
RxNorm | 1091 |
Human Metabolome Database | HMDB0000517 |
KNApSAcK | C00001340 |
UNII | 94ZLA3W45F |
NDF-RT | N0000146979 |
KEGG | D02982 eta C00062 |
Arginina aminoazido semiesentzial bezala edo guztiz esentzial bezala sailkatuta dago pertsona bakoitzaren osasunaren edo egoeraren arabera.[4] Haur jaioberriek ezin dute arginina gorputzean sortu eta beharrezkoa dute arginina duten elikagaiak jatea, haurtzaroan guztiz esentziala baita.[5] Pertsona osasuntsu gehienek ez dute arginina osagarririk hartu behar, proteinak dituzten elikagaiek arginina dutelako[6] eta gorputzean sintetiza daitekelako glutamina eta citrulinatik.[7]
Arginina Ernst Schulze eta Ernst Steiger laguntzaileak Lupinus luteus landaretik 1886an isolatu zuten lehenengo aldiz.[8][9] Grezieraz "zilarra" árgyros (ἄργυρος) deitu zioten, arginina nitratozko kirtalak zilar kolore-zuria zutelako.[10] Ondoren 1897. urtean, Schulze eta Ernst Wintersteinek (1865-1949) argininaren egitura zehaztu zuten.[11] Schulzek eta Winterseinek ornitina eta zianamidatik sintetizatu zuten arginina 1899an,[12] baina argininari buruzko zenbait zalantzek[13] 1910 arte iraun zuten, Sørensenek egindako sintesiraino.[14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.