Nafarroa Garaiko tren geraleku zaharra From Wikipedia, the free encyclopedia
Areso Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Areso udalerrian kokatuta dagoena.
Areso | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Areso, Nafarroa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1914ko urtarrilaren 19a |
Itxiera | 1958ko irailaren 5a |
Nasak | 1 |
Trenbideak | 1 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.
Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]
1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]
Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.
Geralekua Iruña—Donostia burdinbidearen 53,4 kilometro-puntuan zegoen, 453 metroko altueran, Berriogoiti eta Saratsa geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.