Arantxa Lazkano
zinema zuzendari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Arantxa Lazkano (Zarautz, 1949ko apirilaren 23a) irakaslea, bikoizle, gidoilari eta euskal zinema zuzendaria da.[1] 1994an, zuzendari berrien Goya Sariarako hautagaia izan zen, zuzendari berri onenaren kategorian.[2]
Arantxa Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1949ko apirilaren 23a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Lazkanoren lehenengo fim luzea, Urte Ilunak, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen lehenengoz, Zabaltegi izeneko atalean, zuzendari berrien filmei bideratua.[1][3] Gerraosteko urteak hartuta, Itziar izeneko haur baten istorioa kontatzen du filmak.[1] Santiago de Pabloren arabera, filmak ez zuen bestelako arrakastarik lortu bere estreinaldian, besteak beste, argudioan, narrazioan eta estiloan izandako zenbait hutsuneengatik, hala ere, film elebidunaren indarguneei dagokionez, aurretiaz egindako dokumentazio lana eta egoeraren konplexutasuna adieraztea lortu zuela nabarmentzen du.[4] Bestalde, Katixa Agirrek adierazten duenez, Urte ilunak euskaraz ekoiztutako lehenengo film luzea izan zen.[5]
Filmagintza
Urtea | Filma | Iraupena |
---|---|---|
1993 | Urte ilunak | Film luzea |
1989 | Maider | Film laburra |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.