israeldar herritartasuna duten arabiarrak From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabo-israeldarrak edo arabiar israeldarrak arabierazko ama hizkuntza duten Israelgo Estatuko herritarrak dira.[1][2] 2018ko erdialdean, Israelgo biztanleriaren % 20,9 inguru osatzen zuten, hau da, 1.837.000 biztanle ziren.[3] Zifra horiek, Israelgo Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, ekialdeko Jerusalemgo 323.700 arabiar biztanle inguru barne hartzen zuten,[4] baita Golango Gainetako 19.000 druso inguru ere, 1967ko Sei Eguneko Gerraz geroztik egoiliar iraunkor estatusa dutenak.
Mota | etnia |
---|---|
Hizkuntza | arabiera eta palestinar arabiera |
Erlijioa | islam, kristautasun eta Druzo |
Hedapen mapa | |
Asko Palestinako Britainiar Mandatuko biztanle arabiarrak- eta hauen ondorengoak- dira, 1948an arabo-israeldar gerraren ondoren Israelen mugen barruan geratu zirenak. 1952an, lege batek israeldar hiritartasuna eman zien, eta Israelgo beste edozein herritarren eskubide eta betebehar berberak dituzte, nahiz eta praktikan diskriminazio instituzional garrantzitsu bati aurre egin behar dioten.[5][6] Drusoak izan ezik, armadan zerbitzatzeko betebeharretik salbuetsita daude, Israelek duten gatazkagatik eta palestinarrekin eta arabiar munduarekin duen lotura erlijioso, kultural eta familiarragatik.[7] Drusoek, tradizio luzeko herri gerlariak, irekita dituzte armadako ateak israeldar independentziatik, boluntario gisa hasieran, eta errekruta gisa 1956tik aurrera, non sarritan eliteko tropetan zerbitzatzen duten[8] eta gehiengo juduaren artean begirune handia duten.[9] Beduinoak aztarnari onak direla uste dute.
Kasu berezi bat Ekialdeko Jerusalemen eta Golango gainetan bizi diren arabiarrena da, 1967ko Sei Eguneko gerraz geroztik Israelek okupatuak eta administratuak. 1981ean, Israelek formalki anexionatu zuen Ekialdeko Jerusalem (munduko ezein herrialdek onartu ez duen erabakia), baina ez zien herritartasuna eman bertan bizi ziren palestinarrei, gerra amaitu eta gutxira Israelgo "egoiliar iraunkor" izaera baitute. Nahiz eta Israelgo nortasun-txartelak eduki, horietako gutxi batzuek baino ez dute eskatu Israelgo herritartasuna, horretarako eskubidea baitute, eta gehienek lotura estua dute Palestinarekin.[10] Egoiliar iraunkorrak direnez, Jerusalemgo udal-hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dute, nahiz eta portzentaje txiki batek hala egiten duen, baina ez Israelgo parlamentu-hauteskundeetan.[5] Israeldar nazionalitatea dutenek ez bezala, egoiliar iraunkorrek estatus hori gal dezakete Jerusalemdik kanpo denbora gehiegi ematen badute.[5] Golango Gainetako egoiliar druso gehienak egoiliar iraunkortzat hartzen dira 1981eko Golango Gainen Legearen arabera. Horietako gutxik onartu dute Israelgo herritartasun osoa, eta gehienek Siriako herritartzat dute beren burua.[11]
2019an, Israelgo familia arabiarren % 44,2 pobrezian bizi dira estatistika ofizialen arabera, estatuko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago ( % 20,4).[12][13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.