From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiar zifrak —hindu zifrak,[1][2] hindu-arabiar zifrak[2][3] eta indo-arabiar zifrak[4] izenez ere ezagunak— zenbakizko hamar digituak dira (0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9). Antzinako Indiako matematikariek garatu zuten hindu-arabiar zenbaki sistematik eratorriak dira;[5] sistema horretan, digituen sekuentzia bat (adibidez: 975) zenbaki bakartzat irakurtzen da. Tradizioak dio arabiar matematikariek eta persiar musulmanek indiar zifrak hartu zituztela Indian, eta mendebalderagoko arabiarrei pasatu zizkietela.
Europan Vigila izeneko kopista batek X. mendean Albeldako Kronika ezagunean erabili zituen, orduan Iruñeko Erresuman zegoen San Martin Albeldakoaren monasterioan.[6]
Uneko arabiar sistema hainbat modutan irudikatzen da, idazkera sistemaren arabera.
Europarra Nazioartean erabilia | 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
Arabiar-indikoa (Arabiar alfabetoa) | ٠ | ١ | ٢ | ٣ | ٤ | ٥ | ٦ | ٧ | ٨ | ٩ |
Ekialdeko arabiar-indikoa (arabiar alfabetoa, persiera eta urdua) | ۰ | ۱ | ۲ | ۳ | ۴ | ۵ | ۶ | ۷ | ۸ | ۹ |
Devanagari (hindi) | ० | १ | २ | ३ | ४ | ५ | ६ | ७ | ८ | ९ |
Tamilera | ௧ | ௨ | ௩ | ௪ | ௫ | ௬ | ௭ | ௮ | ௯ |
Europar sistemaren barruan ere ezberdintasun txikiak daude. Azken garaietan, zeroa zirkulua edo elipse gisa idaztetik, "0", barra batekin irudikatzera, "Ø" (danierazko hizki bat), pasatu da, "O" hizkitik bereizteko. Europan, zazpi (7) zenbakia normalean barra horizontal batekin idazten da bat (1) zenbakitik bereizteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.