Apardoze
Urraulbeitiko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Urraulbeitiko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Apardoze[1][lower-alpha 1] (eguesibarreraz: Apardoxe[lower-alpha 2] edo Aparduese[lower-alpha 3]) Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Apardoze | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulbeiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Apardués |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | apardoztar, apardoxtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′22″N 1°20′51″W |
Garaiera | 512 metro |
Distantzia | 43,2 km (Iruñetik) |
1970n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulbeitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak apardoztarrak (eguesibarreraz: apardoxtarrak) ziren.
Apardoze, Apardoxe edo Aparduese toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Apardoze Urraulbeiti ibarran dago.
Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Errege familiaren domeinua, hiribildua Antso II.a Gartzeitz eman zion Leireko monasterioari 991n. Orduan, hogeita hamahiru familia zeuden parata edo petxen mende, eta lan edo zerbitzu pertsonalak egiten zituzten. Saturazio demografikoko gradiente horretatik, biztanleria gutxituz joan zen. 1366an lau nekazari-familia bakarrik bizi ziren bertan, eta ziurrenik elizgizon bat. 1428an despopulatu egin zen. Lekua Leireko San Kristobaleko (Irunberriko Madalenaren ondoren) erlijioso beneditarrei transferitua izan zen. Garai hartan Irunberrin bizi izan ziren nekazarien familiek ez zituzten petxak entregatu nahi izan, baina Tibalt II.a erregeak beren eskubideak berrezarri zizkien moja horiei, eta hauek jaurerria mantendu zuten 1837an desamortizatu zuten arte.
Hainbat kanpainatan induskatu da (1980, 1981). Kanpaina horietan, plaza eta kale txikien inguruan antolatutako etxebizitzez eta esparru angeluzuzenez osatutako herrixkaren trazaduraren zati bat aurkitu zen. Garaiko kultura materialaren aztarnak ere jaso ziren, eta horien artean kobrezko gerriko handi bat nabarmentzen da. XIX. mendearen hasieran bere eraikin zaharren hondakin batzuk kontserbatzen ziren. 1930eko (6 bizt.), 1940ko eta 1950eko (5), 1960ko (4) eta 1970eko (bat ere ez) populazio-izendegietan bakarrik agertzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.