Antonio dos Santos Ramalho Eanes (Castelo Branco, 1935eko urtarrilaren 25a) portugaldar militar eta politikaria da. 1976-1986 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.
António Ramalho Eanes | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1986ko urriaren 19a - 1987ko abuztuaren 5a
1976ko uztailaren 14a - 1986ko martxoaren 9a ← Francisco da Costa Gomes - Mário Soares →
Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1987 Portuguese legislative election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Alcains, 1935eko urtarrilaren 25a (89 urte) | ||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Maria Manuela Portugal Eanes | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Portuguese Military Academy (en) | ||||||
Hizkuntzak | portugesa ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, militarra, iraultzailea eta soldadua | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Portugalgo Armada | ||||||
Gradua | teniente maior koronel jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Portuguese Colonial War (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Democratic Renewal Party (en) | ||||||
Bizitza
Lisboako Unibertsitateko Zuzenbide eta Psikologia Fakultatean egin zituen ikasketak, eta eskola militarrean sartu zen 1950ean. Militar gisa, Macaon, Mozambiken eta Ginea Bissaun izan zen. Iraultza-gerran espezializatu zen Ikasketa Militar Garaien Institutuan, eta irakaspen horiek aplikatu zituen Ginea Bissaun egon zen denboran, 1969-1971 bitartean. 1974ko apirilaren 25ean, Krabelinen iraultza hasi zen egunean, Angolan zen, Armadaren Psikologia Ekintzako zerbitzuan lanean. Iraultzaren kariaz, Portugalera deitu zuten, hedabide sozialen batzordean parte hartzera. Handik gutxira, Vasco Gonçalves jeneralak telebista-administrazioko batzordearen lehendakaritza eta programen zuzendaritza hartzera deitu zuen, baina ez zuen luzaro iraun karguan, ezker erradikaleko organizazioen presioarengatik. Armadako buruzagitzara igaro zen teniente koronel gisa, eta iraultzaren batzordeko laguntza-zerbitzuetan parte hartu zuen.
1975eko abenduan mailaz igo eta jeneral izendatu zuten, Lurreko Armadako Estatu Nagusiaren Buruzagi gisa. 1976an Portugalgo Errepublikako lehendakari hautatu zuten, sozialista, kristau-demokrata eta sozialdemokraten laguntzarekin. 1986. urtera arte egon zen karguan. Gaur egun, eta agintaldia bete duten beste lehendakarien antzera, biziarteko kargua du Estatu Kontseiluan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.