From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco da Costa Gomes (Chaves, 1914ko ekainak 30 – Lisboa, 2001eko uztailak 31) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974-1976 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.
Francisco da Costa Gomes | |||||
---|---|---|---|---|---|
1974ko irailaren 30a - 1976ko uztailaren 13a ← António de Spínola - António Ramalho Eanes →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Chaves, 1914ko ekainaren 30a | ||||
Herrialdea | Portugal | ||||
Heriotza | Lisboa, 2001eko uztailaren 31 (87 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Alto de São João Cemetery (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Maria Estela Veloso de Antas Varajão (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Portoko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, militarra, matematikaria eta iraultzailea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Portugalgo Armada | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Portuguese Colonial War (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
Ikasketa militarrak amaitu ondoren hasi zen gudarostean karrera militarra egiten, zaldunerian. Bere lehenengo zerbitzua Errepublikako Guardia Nazionaleko gudari gisa egin zuen, eta 1944. urterako, kapitain-titulua eskuratua zuen. Urte hartan, matematikako lizentzia eskuratu zuen Portoko Unibertsitatean. Hurrengo urteetan, garrantzizko zenbait zeregin bete zituen NATOren nazioarteko zenbait erakundetan, eta 1948an, Estatu Goreneko kide egin zuten. Hurrengo urteetan, beste hainbat karguren ardura izan zuen. 1970ean Angolako gudarostearen komandante izan zen, eta 1972. urtean, Portugala itzulita, Estatu Goreneko Buruzagi izendatu zuten. Baina kargu hartatik egotzi zuten handik bi urtera, diktaduraren erregimenak gudarosteaz egiten zuen erabilerarekin bat ez zetorrelako.
1974ko Krabelinen Iraultzan Kapitainen mugimendu delakoarekin bat egin zuen, eta urte hartatik 1976ra, Portugalgo Errepublikako lehendakari izan zen. Hasieran ezker muturreko indarrei eman zien nagusitasuna. 1975. urtetik aurrera, berriz, komunisten, sozialista moderatuen eta ezkertiarren arteko oreka bilatzen ahalegindu zen eta, azkenik, azaroaren 25ean larrialdi-egoera ezarri zuen, Lisboan. Neurri hari esker sendotu egin zen Indar Armatuen Mugimendu ezkertiarraren eragin moderatua, eta demokrazia egonkortzea lortu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.