poeta venezuelarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Arraiz Mújica[1] (Barquisimeto, Venezuela, 1903ko martxoaren 27 – Westport, AEB, 1962ko irailaren 16) idazle venezuelarra izan zen. Genero asko (olerkigintza, saiakera, ipuina, eleberria) jorratu zituen.
Antonio Arraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barquisimeto, 1903ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | Westport, 1962ko irailaren 16a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
1912tik 1916ra Ikastetxe Katoliko Alemaniarrean ikasi zuen. 1919an AEBetara jo zuen, aktore eta hegazkinlaria izan nahian[2]. 1922an Venezuelara itzuli eta kirol jardunean aritu zen[3].
1928an Juan Vicente Gómezen diktaduraren kontrako ikasleen protestaldietan parte hartu zuen eta 1933 arte La Rotundako zein Barquisimeto jaioterriko espetxe batzuetan sartu zuten. 1935ean Barquisimetoko El Heraldo egunkarian hasi zen lanean. Berriro atxilotuta, Ekuador eta Kolonbian erbesteratu behar izan zuen, 1936ko apirilean bere herrira itzuli arte. Itzulera posible egin zuen Eleazar López Contrerasen gobernuan zenbait kargu okupatu zituen, adibidez Carabobo estatuko gobernazioaren idazkaritza eta Venezuelak NBEn duen delegaritzan.
1943tik 1948ra El Nacional egunkariko zuzendaria izan zen. 1948an AEBetara joan zen betiko, Rómulo Gallegosen gobernuaren erorketarekin. Bertan NBEn lan egin zuen, 1962an hil arte[4].
Olerkari gisa ezin da lotu ez "18ko belaunaldi" ez "1928koarekin", azken honetatik hurbilago egon bazen ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.