Arnas aparatuko gaixotasunei aurre egiterakoan sendagailogiak lau botika talde nagusi ditu: asmaren aurkakoak (antiasmatikoak), eztul aurkakoak (antitusiboak), espektoratzaileak eta mukolitikoak.
Antiasmatikoak
Asma edo bronkouzkurdura-sindromearen fisiopatologiari dagokionez lau gertaera nagusi daude:
- Muskulu leunaren uzkurdura edo espasmoa: histamina eta beste sustantzia batzuen eraginez (eikosanoideak, interleukinak...) gertatzen da.
- Erantzun inflamatorioa: ez da agertze asmaren fase guztietan. Horrela fase larrietan agertzen bada ere, fase arinetan ez da emango. Hori dela eta, antiinflamatorioak erabiltzen dira fase larrian.
- Mukia: tonu kolinergikoa handitzearen ondorioz muki gehiagi jariatuko da.
- Bronkioen hipererreaktibitatea: normalean eragina ez duten estimuluek bronkoespasmoa sortuko dute (kirola, hotza...).
Bronkozabailtzaileak
Adrenergikoak
Adrenalina eta β2 adrenohartzaileen agonistak biltzen dira talde honetan, azken hauek muskulu leunean eta gantz ehunean kokatuko dira. Adrenalina hartzaile mota guztietan izango da agonista, bai eta α hartzaileetan. β2 adrenohartzaileen agonista selektiboak arnas bidetik hartuko dira eta bi taldetan sailkatzen dira:
- Iraupen laburrekoak krisialdi asmatikoetan erabiliko dira. Adib. Salbutamola eta Terbutalina esaterako.
- Iraupen luzekoak normalean ez dira krisialdietan eraginkorrak izango eta erabiltzekotan oinarrizko tratamenduan erabiliko dira, kortikoideekin batera osagai inflamatorioa dagoenean. Adibidez, Salmeterol eta Formoterol.
Ekintza mekanismoa
Farmako agonista hauek β2 hartzaileekin lotuko dira. Horrela GS proteina aktibatuko da adenilato ziklasa aktibatuz eta AMPc-ren kontzentrazioak handituz. Ekintza ezberdinak eragingo dira tokiaren arabera. Bronkioetan mekanismo ezezagun batzuen bidez muskulu leunaren erlaxazioa emango da. Hori mekanismo nagusia bada ere, mastozitoen jariapena txikituko da eta garbiketa mukoziliarra hobetuko da, zilioen mugimendua handituz.
Eragin desiragaitzak
β2 adrenohartzaileak bihotzean ez dauden arren, sendagai hauen selektibitatea ez da osoa izango. Hori dela eta, bihotzean takikardia ager daiteke β1 hartzaileekin lotzearen ondorioz. Muskulu eskeletikoan β2 hartzaileekin elkartzearen ondorioz ikara eta urduritasuna ager liteke. Azkenik giltzurrunetan hipopotasemia gertatu daiteke mekanismo konplexuen ondorioz.
Erabilgarritasun terapeutikoa
- Adrenalina: status asmatikoetan erabiliko da; hau da, atakea oso luzea denean. Gertaera larrietan ematen da eta ospitalean soilik.
- selektiboak: iraupen laburrekoak dira batez ere eta bronkoespasmo krisialdi guztietan erabiltzen dira. Krisia agertuta eskaeren arabera administratuko da, bestela prebentzio modura ere erabili daitezke (adib. kirola egin aurretik). Birika gaixotasun buxatzaile kronikoan (BGBK) ere erabili daitezke, bestelako tratamenduekin batera.
Xantinak
Ekintza mekanismoa
Xantinen ekintzak itu ehunaren araberoak izango dira:
1. Ekintza bronkioetan
- Bronkozabalkuntza: β2 adenohartzaileen antzeko bronkozabalkuntza eragiten dute, erantzun bronkiala jaitsiz: histaminaren askapena jeisten dutelako.
- Garbiketa mukoziliarra hobetzen da
- Antigenoak ezabatzen dituzte albeoloetatik…
2. Kardiobaskularrak: Biriketako presio arteriala jaisten da. Hau printzipioz onuragarria da, baina era berean inotropismoa eta kronotropismoa igotzen da, takikardia eragin dezakeena.
3. Ekintza neurologikoak: kafeinaren antzeko kitzikapena, baina handiagoa: lo ezina, urduritasuna
Farmakozinetika
Oso aldakorra da bere zinetika (erretzailetan metabolismoa handiturik, gizenetan eta adinekoetan ez) eta gaueko metabolismoa gaueko ordea ona, baina tarte terapeutiko estua du, horregatik ez da lehenengo aukera
Piruletan hartu ohi dira Xantinak. Ahotik hartuko dira eta xurgapen nahiko ona izango dute. Salbuespena Teofilina Retard sendagaia izan ezik, honen xurgapena motelagoa da, horregatik bere izena. Banaketa zabala da, ehun guztietan zabalduko da, baita nerbio sistema zentralera ere). Gero metabolismo normala emango da gibelean eta bukatzeko gernu bidetik iraiziko dira.
Eragin desiragaitzak
Hauek kafeinaren antzekoak baina handiagoak izango dira. Kontutan hartu behar da Xantinen tarte terapeutiko estua dutela: dosi terapeutiko eta kaltegarria oso hurbil daude. Arrazoi hau dela eta oso gutxitan erabiltzen dira.
- Kardiobaskularrak: takikardia
- Neurologikoak: kitzikapena (urduritasuna, lo ezina, dardara…) Indibiduoaren arabera ezberdinak dira eragin hauek.
Toxikotasuna, dosi altuetan ematen da. Kasu honetan arritmia, gorakoak eta kitzikapena agertuko dira.
Erabilgarritasun terapeutikoak
- Asma larrietan: kasu hauetan ez dira inoiz bakarrik erabiltzen, beste batzuekin eman ohi dira.
- Umeen apnean. Xantinak nahiko erabilgarriak dira kasu honetan.
Antimuskarinikoak
Asman mukiak eta tonu kolinergiak gora egiten du eta antimuskarinikoen bidez eragin horiek jaistea lortzen da. Ez dute ia eragin desiragaitzik, eragin zentrala baitute. Antimuskariniko nagusia ipatropio bromuroa da, bentolinaren antzekoa, arnas bidetik hartzen da.
Erabilgarritasun terapeutikoa
- Asma akutu larrian: krisi larrietan erabiltzen da beste sendagai batzuekin elkartuta. Ez da oinarrizko sendagaia, lagungarria baizik.
Hantura-aurkako sendagaiak
Glukokortikoideak
Arnas bidetik hartzen diren garrantzitsuenak:
- Beklometasona
Aho bidetik gutxitan erabiltzen dira, soilik asma larrietan, beste batzuekin nahasturik krisialdia apaltzeko eta errefraktarioetan. Ekintza mekanismo oso zabala dute:
- baina ez dira bronkozabaltzaileak
Faseak zehazteko, astean ematen diran krisialdiak kontuan hartzen dira eta baita ia gauean ematen diren ala ez. Asman 4 fase desberdin daude:
- Arina
- Piska bat larriagoa
- Nahiko larria
- Oso larria
Fase arinean ez dira glukokortikoideak behar, B2-rekin nahikoa da krisialdiak ematen direnean, inflamaziorik ez dagoelako. Beste 3 faseetan aldiz, larriagoak direnez, glukokortikoideak beharrezkoak dira oinarrizko tratamenduan eta kronikoki, ez bakarrik krisia agertzean. Normalean arnas bidekoak ematen dira.
Erabilgarritasun terapeutikoa
- Asma iraunkorraren oinarrizko tratamendu kronikoan: arnas bidetik
- Krisialdi akutu larrietan: sistemikoki, zain barnetik
Mintz egonkortzaileak edo bermatzaileak
Mastozitoen bitartekarien askapena ekiditen dute, histamina bezalaxe. Ez dira lehen aukerakoak, prebentiboki erabiltzen dira eta umeengan bereziki euren segurtasunagatik (toxikotasun gutxi dutelako).
Arnas bidetik:
- Kromogliato disodikoa
- Nedokromiloa: gaur egun erabiliena
Mekanismo babesle edo prebentiboa
Krisialdien agerpena baino lehen ematen da kronikoki bitartekarien askapena (histamina) jaisten dutelako. Behin krisialdiak agertuta ez dira erabiltzen ez direlako da bronkiozabaltzaileak.
Eragin desiragaitzak
Oso gutxi agertzen dira eta arinak beraien eraginkortasuna ere baxua delako. Horregatik ez dira asko erabiltzen, kortikoideak gehiago erabiltzen dira.
Erabilgarritasun terapeutikoa
Umeetan asmaren oinarrizko prebentziorako erabiltzen dira, hala ere, kortikoideak gehiago erabiltzen dira. Prebentiboak direnez, ez dira egoera larrietan edo krisietan erabili behar.
Antileukotrienoak
Azido azetilsalizilikoak eragindako asmaren aurkako oso eraginkorrak dira, baina orokorrean ez dira lehen lerrokoak. Hala ere lagungarri gisa erabiltzen dira asma moderatu eta larrian.
Terapia biologikoa
Erantzun imunologikoa aldatzen dute terapia hauek. Ez dira egiazko sendagai edo sustantziak, proteinak baizik. Adib. Omalizumab IgE-rekin lotzen da, IgE-ak eragindako asmetan adib. Bigarren lerrokoak dira, mastozito eta basofiloak aktibatzeko aukera txikiago ematen dutelarik.
Eztul-aurkakoak
Antitusigeno, antitusibo edo eztul aurkakoak erabilpen terapeutiko oso zehatza eta mugatua dute, eztul motaren araberakoa:
- emankorra (edo produktiboa): mukidun eztula zeinen helburua babestea den. Kasu honetan eztul-aurkakoak ez dira erabili behar eta gehienez hidratazioa eman behar da. Oso gutxitan behar izango dira antibiotikoak, bakarrik infekzioa dagoen kasuetan.
- narritagarria (edo irritatiboa): eztul mota honi lehorra deritzo ere, karkasa edo mukirik ez dagoelako. Kasu honetan erabiltzen dira eztul antitusigenoak.
Eztul-aurko sendagaiak bi motatakoak dira:
Periferikoak
Ez dira oso eraginkorrak eta anestesiko arinak eta hantura aurkakoak izan ohi dira, arnas aparatuko mukosa eta nerbio bukaeretan eragin dutenak. Adib. mentola.
Zentralak
Eztul gunean eragiten dute eta perifikarikoa baino eraginkorragoak dira honexegatik. Ohikoenak honakoak dira:
- kodeina: ez da oso eraginkorra analgesiko moduan baina bai da eztularen aurka. Eragin desira-gaitzak oso arinak dira: nerbio-sistema zentraleko depresioa oso txikia eta idorreria, tratamendu kronikoetan bakarrik agertzen direnak soilik normalean.
- dextrometorfanoa: Eragin desiragaitz oso ahulak dauzka , kodeinaren kasuan baino ahulagoak, antzekoak badira ere: arnas depresioa eta idorreria dira.
Gutxiagotan erabiltzen diren beste batzuk:
- noskapina: Opioidea.
- difenhidramina: Antihistaminikoa.
Espektoratzaileak
Mukiaren jariapena handitzen duten sendagaiak dira. Farmako hauen erabilgarritasuna eta mekanismoa ez daude guztiz frogatuta.
- Balsamikoak: Mentola, eukaliptoa, Vicks VapoRub…. Mukiaren askapena zuzenean estimulatzen dute, hau da zelula bronkialen estimulazio zuzena burutzen dute.
- Suero hipertonikoak: Ioduro, zitrato, azetato Digestio mukosaren irritazioan, muki jariapenaren erreflexua sortzen dute eta ondorioz bronkioetan jariapena handitzen da. Zeharkako mekanismoa da.
- Mistoak
Farmako mukolitikoak
Farmako espektoratzaileen antzekoak dira, euren helburua mukien biskositatea edo likatasuna jaistea delarik. Bi sendagai nagusi daude euren eraginkortasuna guztiz frogaturik ez dagoen arren:
- N-azetilzisteina, S-karboximetilzisteina: mukiaren disulfuro zubiak apurtzen dituzte.
- Bromhexina, ambroxol: azken hau bromhexinaren metabolito aktiboa da, potentzia altuagokoa. Entzima hidrolitikoen jariapena errazten du bronkioetan, eta hauek apurtuko dituzte disulfuro zubiak, alegia, zeharkako mekanismoaz baliatuko dira.
Ikus gehiago
Bibliografia
- Farmazia-teknologia. Vila Jato, Jose Luis. EHU. ISBN 84-9860-027-8 ISBN-13: 9788498600278 (2007)
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.