Espainiako tren geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia
Antequera–Santa Ana Andaluziako Malagako probintziako tren geltoki bat da, Antequera udalerrian kokatuta dagoena.
Antequera–Santa Ana | |
---|---|
Hurrengo trenak | |
Kokapena | |
Udalerria | Antequera, Espainia |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 02003 |
Irekiera | 2006ko abenduaren 16a |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 3 |
Trenbideak | 7 |
Jabea | ADIF |
Eragilea | Renfe Operadora |
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:
Historikoki, gertu zegoen Bobadillako geltokia trenbide korapilo garrantzitsu bat izan zen, non Granada, Malaga, Kordoba eta Algecirasera zihoazen zabalera iberiarreko trenbideak gurutzatzen ziren. Hala ere, abiadura handiko Kordoba-Malaga burdinbidearej eraikuntzari begira, 2000ko hamarkadaren hasieran, abiadura handiko linea berrientzako trenbide korapilo berri bat eraikitzea erabaki zen, honen trenbideek, zabalera iberiarraz bestelako 1 435 mm-ko zabalera dutelarik (1 668 mm-koa).[1]
2005ean lanak lizitatu ziren, eta 2006ko abenduaren 16an inauguratu zen geltokia, abiadura handiko linearen Kordoba-Antequera tartearen ondoan. Geltokiko lanek 12 milioi euroko kostua izan zuten. Geltokitik gertu zabalera-aldagailu bat jarri zen, Talgo motako trenei Granada, Malaga edo Algeciraseraino jarraitu ahal izateko. Malagara doan abiadura handiko trenaren gainerako zatia 2007. urtearen amaieran jarriko litzateke martxan, eta Granadara doan abiadura handiko linea, berriz, 2019. urtera arte ez litzateke zabalduko. Halaber, geltokia zabalera iberiarreko beste trazatu batzuekin lotzea ahalbidetzen zuen adar bat eraiki zen. Antequera–Santa Ana urteek aurrera egin ahala, Bobadillako geltokian egiten zituen tren zerbitzu asko bereganatu ditu.[2]
Geltokiak zazpi trenbideko gunea bat du — bost nazioarteko zabaleran eta bi iberiar zabaleran —, baita markesinekin hornitutako nasa-trenak ere — bi nasak 400 metroko luzera dute eta beste batek 240 metroko luzera —. Ibilgailuak aparkatzeko gune zabala ere badu, 290 plazarekin. Bidaiarientzako eraikinak 3 500 metro koadroko azalera du guztira, eta hainbat erabileratarako banden arabera eratu da. Banda horietako bakoitzak altuera desberdineko estalki uhindua du, eta horrek argiztapen naturala ahalbidetzen du.
Gaur egun, geltokia trenbide korapilo garrantzitsu bat da, Ronda, Algeciras, Malaga, Granada, Kordoba edo Sevillarekin loturak dituena. Antequera–Santa Ana eta Malaga–Maria Zambrano arteko 54,5 kilometroak Alta Velocidad Española trenek estaltzen dituzte 28 minututan; eskualdeko trenek, berriz, 62 kilometro behar dituzte Bobadillako geltokiaren eta probintziako hiriburuaren arteko ibilbide baliokidea egiteko. Madril eta Antequera–Santa Ana arteko tarteko geldialdirik gabeko ibilbideak 2 ordu eta 11 minutu behar ditu, hau da, batez besteko abiadura 208 km/h-koa da.
Geltokiak trenbide-zabaleraren aldagailu bat du, eta horren bidez, Talgo ereduko trenek nazioarteko zabaleraren ardatzak zabalera iberiarrera edo alderantziz egokitu ditzakete. Horrela, Algecirasko geltokia helmuga duten trenek abiadura handiko trenbideetatik egin dezakete Madril eta Antequera–Santa Ana arteko ibilbidea, eta horrek bidaiaren denbora laburtzea ahalbidetzen du. Garai batean, Granadara zihoazen trenek ere sistema hori erabiltzen zuten.
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.