Annie Vivanti
From Wikipedia, the free encyclopedia
Annie Vivanti Chartres (Londres, 1866ko apirilaren 7a - Turin, 1942ko otsailaren 20a), Anita Vivanti edo Anita Vivanti Chartres izenarekin ere ezaguna, Britainia Handian jaiotako italiar idazlea izan zen.[1]
Annie Vivanti | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Emilia Vivanti |
Jaiotza | Londres, 1866ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Italiako Erresuma |
Heriotza | Turin, 1942ko otsailaren 20a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Monumental Cemetery of Turin (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Familia | |
Aita | Anselmo Vivanti |
Ama | Anna Lindau |
Ezkontidea(k) | John Smith Chartres (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa italiera alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lantokia(k) | Milan eta Paris |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |

Biografia
Annie Vivanti Anselmo Vivanti, judu jatorriko italiar erbesteratuaren eta Anna Lindau, Londresen jaiotako idazle alemaniarraren alaba zen. Osabak Paul eta Rudolf Lindau izan ziren, idazle ospetsuak biak. Bere aitak, Mazziniren jarraitzaile handiak, asilo politikoa aurkitu zuen Britainia Handiko hiriburuan Mantuan 1851an izandako matxinaden ondoren. Zeta merkatari garrantzitsua zen eta Società Reduci dalle Patrie Battaglie eta New Yorkeko Italiako Merkataritza Ganberako presidentea.
Annie Italian, Ingalaterran, Suitzan eta Estatu Batuetan hazi zen. 1890ean, Lírica poesia bilduma argitaratu zuen, Giosuè Carducciren hitzaurrearekin. Hurrengo urtean, Marion artist di caffè concerto eleberria argitaratu zuen.[2]
1892an John Chartres kazetari eta abokatu anglo-irlandarrarekin ezkondu zen. Hurrengo urteetan Ingalaterran eta Estatu Batuetan bizi izan zen, non ingelesez bakarrik idatzi zuen. Garai hartako bere lanik ospetsuena 1910ean argitaratutako The Eaters da, bere alaba Vivianek, bibolin jole prodigioak, inspiratua. Liburua italieraz berridatzi zuen I divoratori izenarekin 1911n.[3]
Sinn Féin-eko kidea izan zen senarra bezala, Vivantik Irlandako independentziaren alde egin zuen hainbat egunkari eta aldizkaritan artikuluak idatziz. Annie Vivantek Italiako kausa ere defendatu zuen ingeles egunkarietan I. Mundu Gerran. Gerra ondoren, Mussoliniren alde egin zuen eta Italiako egunkari nazionalistetan lagundu zuen, hala nola Il Popolo d'Italia eta L'Idea Nazionale
1941ean, Italian bizi zela, etxean atxilotu zuten Ingalaterrarekiko lotura zela-eta, denbora batez, bere liburuak Italian debekatu egin zituzten judu jatorriagatik. Zenbait iturriren arabera, Vivienek Londresen bere buruaz beste egin zuen urte berean, nahiz eta itxuraz Vivien 1941ean Londresen izandako erasoaldi batean hil zen. Turinen hil baino lehenago, Annie Vivanti Chartres katolizismora bihurtu zen.
Bibliografia
Ingelesez
Italieraz
Euskarari ekarriak
- Lau poema. itzul.: Koldo Izagirre (Armiarma, 2016).[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.