From Wikipedia, the free encyclopedia
Annemarie Moser-Pröll (Kleinarl, 1953ko martxoaren 27a) Austriar eskiatzaile erretiratua da. Hainbat sari irabazi ditu: Urrezko domina olinpiko bat, 5 Munduko Txapelketa, 6 Munduko Kopa eta 62 garaipen Eski Alpetarreko Munduko Kopan.
Annemarie Moser-Pröll | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kleinarl, 1953ko martxoaren 27a (71 urte) |
Herrialdea | Austria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Jasotako sariak | |
annemarie-moser-proell.at | |
Bere ibilbidean, Moser-Pröll sei aldiz izan zen Munduko Kopako txapeldun, horietako bost jarraian (1971-75). Banakako Munduko Kopako 62 garaipen lortu ditu, emakumezkoen mailan Mikaela Shiffrin eta Lindsey Vonnen atzetik hirugarren. Izena eman duen lasterketen %35,4[1] irabazi ditu, portzentaje hau munduko bigarrena da Mikaela Shiffrinen %37,5[2] onenaren ondoren. Bost aldiz izan da munduko txapelduna (Hiru aldiz jeitsieran eta bi aldiz konbinatuan) eta urrezko domina olinpiko ere irabaiz du. Eskiatzaile guztien artean, bera da diziplina bakarrean jarraian lasterketa gehien irabazi dituena: hamaika jaitsiera lasterketa: 1972-73 Munduko Kopako denboraldiko zortziak eta hurrengo denboraldiko lehen hirurak.
Irabazi zuen urrezko domina olinpikorako bidea nahiko luzea izan zen: 1972ko Sapporoko Neguko Olinpiar Jokoetan, jaitsiera eta Eslalom erraldoirako faborito garbia zen, baina bi probetan bigarren geratu zen Marie-Theres Nadig eskiatzaile suitzarraren atzetik. Orokorrean eta jeitsierako bosgarren titulua jarraian irabazi ostean, bere kirol ibilbidea eten zuen bere aita zaintzeko.[3] 1975-76 Munduko Kopako denboraldi osoa galdu zuen, bere jaioterri den Austriako Insbruck-en egin ziren 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak barne. 1976ko ekainean bere aita hil ondoren, eski lehiaketara itzuli zen eta laister kokatu zen onenen artean, bigarren sailkatuz. Munduko Kopa bi denboraldiz (1976-77 eta 1977-78) eta 1979an seigarren aldiz titulu orokorra irabazi zuen. AEBko Lake Placid hirian ospatu ziren 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan bere karrera aparta amaitu zuen jaitsieran urrezko domina irabaziz[4]. 1972ko Marie-Theres Nadig lehiakidea berarekin podiumena zela brontzezko domina gisa.
DATA | LEKUA |
---|---|
1971ko otsailak 18 | Sugarloaf |
1971ko otsailak 19 | Sugarloaf |
1971ko abenduak 3 | St. Moritz |
1971ko abenduak 17 | Sestriere |
1972ko urtarrilak 12 | Bad Gastein |
1972ko urtarrilak 18 | Grindelwald |
1972ko otsailak 25 | Crystal Mountain |
1972ko abenduak 7 | Val-d'Isère |
1972ko abenduak 19 | Saalbach |
1973ko urtarrilak 9 | Pfronten |
1973ko urtarrilak 10 | Pfronten |
1973ko urtarrilak 16 | Grindelwald |
1973ko urtarrilak 9 | Chamonix |
1973ko otsailak 1 | Schruns |
1973ko otsailak 10 | St. Moritz |
1973ko abenduak 6 | Val-d'Isère |
1973ko abenduak 19 | Zell am See |
1974ko urtarrilak 5 | Pfronten |
1974ko urtarrilak 23 | Bad Gastein |
1974ko abenduak 12 | Cortina d'Ampezzo |
1975ko urtarrilak 10 | Grindelwald |
1976ko abenduak 15 | Cortina d'Ampezzo |
1977ko urtarrilak 8 | Pfronten |
1977ko urtarrilak 11 | Garmisch-Partenkirchen |
1978ko urtarrilak 6 | Pfronten |
1978ko urtarrilak 7 | Pfronten |
1978ko urtarrilak 13 | Les Diablerets |
1978ko martxoak 11 | Bad Kleinkirchheim |
1978ko martxoak 12 | Bad Kleinkirchheim |
1978ko abenduak 9 | Piancavallo |
1978ko abenduak 17 | Val-d'Isère |
1979ko urtarrilak 12 | Les Diablerets |
1979ko urtarrilak 17 | Meiringen |
1979ko urtarrilak 26 | Schruns |
1979ko martxoak 2 | Lake Placid |
1980ko urtarrilak 6 | Pfronten |
DATA | LEKUA |
---|---|
1970ko urtarrilak 17 | Maribor |
1971ko martxoak 10 | Abetone |
1971ko martxoak 11 | Abetone |
1971ko martxoak 14 | Åre |
1972ko urtarrilak 22 | St. Gervais |
1972ko otsailak 19 | Banff |
1972ko martxoak 1 | Heavenly Valley |
1972ko abenduak 20 | Saalbach |
1973ko urtarrilak 20 | St. Gervais |
1973ko martxoak 2 | Mt. St. Anne |
1974ko abenduak 7 | Val-d'Isère |
1975ko urtarrilak 9 | Grindelwald |
1975ko urtarrilak 11 | Grindelwald |
1975ko urtarrilak 19 | Sarajevo |
1975ko otsailak 23 | Naeba |
1978ko martxoak 17 | Arosa |
DATA | LEKUA |
---|---|
1971ko urtarrilak 4 | Maribor |
1971ko urtarrilak 29 | St. Gervais |
1979ko abenduak 19 | Piancavallo |
DATA | LEKUA |
---|---|
1975ko urtarrilak 10 | Grindelwald |
1975ko urtarrilak 15 | Schruns |
1975ko urtarrilak 31 | Chamonix |
1976ko abenduak 16 | Cortina d'Ampezzo |
1979ko urtarrilak 19 | Meiringen |
1979ko urtarrilak 26 | Schruns |
1980ko urtarrilak 16 | Arosa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.