Anne Franken egunkaria
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anne Franken egunkaria (nederlanderazko jatorrizkoan Het Achterhuis, «etxostea») Anne Frank (Annelies Marie) neskatxak 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte idatzitako egunkaria da.
Anne Franken egunkaria | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Anne Frank (1942-1944) |
Argitaratze-data | 1947 |
Generoa | Autobiografia |
Jatorrizko izenburua | Het Achterhuis |
Hizkuntza | Nederlandera |
Herrialdea | Herbehereak |
Euskaraz | |
Izenburua | Anne Franken egunkaria |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
Argitaratze-data | 2005 |
Bilduma | Oroimenean Barrena |
Orrialdeak | 352 |
ISBN | 978-84-9746-219-8 |
Bere familiarekin eta beste judu batzuekin batera, Amsterdameko biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen, naziek Herbehereak okupatuta izan zen aldian. Anne Frankek, hamahiru urterekin, Kitty deitu zuen bere egunkarian, taldearen bizitza kontatzen du. Anneren aita Otto Franken enpresako zenbait langilek lagunduta, bi urte baino gehiagoz egon ziren achterhuisean («etxearen atzeko aldea», nederlanderaz), azkenik salatuak izan ziren arte. Annek egunkari bat idatzi zuen 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte, hau da, etxe atzealde hartan ezkutaturikoak tradituak izan baino hiru egun lehenago arte. Margot Frankek ere idatzi zuen egunkari bat, baina sekula ez da beste egunkari horren arrastorik aurkitu.
Anne Franken egunkaria euskaratua dago (itzultzailea: Josu Zabaleta), eta Erein argitaletxeak 2005ean argitaratua.
1944ko abuztuak 4an, Gestapoko agenteek, okupatzaile guztiak atxilotu eta hainbat kontzentrazio esparrutara eraman zituzten.
Denbora batez, Westerbork eta Auschwitzeko kontzentrazio zelaietan egon ondoren, Anne eta bere ahizpa nagusia Margot, Bergen-Belsenera erbesteratuak izan ziren, non biak hil ziren 1945eko otsailaren amaiera martxoaren erdialde artean gertatu zen tifus izurrite batean.
Bere aita, Otto Frank, ezkutatuta egon zirenen artetik, kontzentrazio zelaietatik bizirik irten zen bakarra izan zen. Amsterdamera itzuli zenean, Miep Giesek, eranskinean eman zuten denboran lagundu zienetako batek, Annek, ezkutatuta egon ziren bitartean idatzi zuen egunkaria eman zion. 1947an eta Anneren nahia jarraituz, bere aitak egunkaria argitaratzea erabakitzen du, eta, ordutik, munduko libururik irakurrienetako bat bihurtu da.
Egunkaria, lehen aldiz, Het Achterhuis («etxostea») izenburuarekin argitaratu zen Herbeheeretan, 1947an, Contact editorearen aldetik.
Otto Frank hil zenean, 1980an, idatziak Gerraren Dokumentaziorako Herbehereetako Institutuaren eskuetara igaro ziren, halaxe baitzegoen ezarria Ottoren testamentuan. Suitzan dagoen Anne Frank Funtsa da testuen egile eskubideen oinordekoa. 1998an, aipaturiko egunkariaren beste bost orrialde ezezagunago argitaratu ziren.
Liburuak berebiziko arrakasta izan zuen mundu osoan, bereziki Israelen, AEBetan eta Erresuma Batuan. Azken herrialde horretan, libururik salduenen zerrendan lehenengo izan zen hogei astez jarraian. 350 milioi ale baino gehiago saldu ziren.
Pertsonen batzuek —bereziki naziek eta Holokaustoaren ukatzaileek— diote liburu hau gerraondoko propaganda politikoa dela, eta egunkaria ez dela benetakoa.[1] Alabaina, testuari eta eskuidatzi originalari eginiko azterketa kritikoek eta auzitegietakoek frogatu dute benetakoa dela.[2]
Anne Franken etxea, Amsterdamgo Prinsengrachteko kanalean kokatua, Anne Franki buruzko museo bihurtu dute. Bere ateak 1960ko maiatzaren 3an zabaldu zituen harpidetza publikoaren laguntzarekin, bere sorkuntzatik 3 urte igaro zirenean garatzaileei jabetza babesteko sortu zen, nortzuk blokea eraitsi nahi izan zuten.
Ezkutuan zeudenak harrapatu ondoren, ezkutalekua hustu zuten eta baina bertan geratu ziren Frank familiaren eta beraien lagunen gauza guztiak (arropa, altzariak eta objektu pertsonalak). Gobernuaren ondasun bihurtu ziren eta beste Alemaniako familia bonbardatu batzuei banatu zizkieten. Eraikina garbitua izan baino lehen, Miep Giesek eta Beb Voskuijl-ek, zeintzuk familia ezkutuan mantentzen lagundu zuten, bertara itzuli ziren polizia holandesen aginduen aurka eta objektu pertsonal batzuk berreskuratu zituzten. Haien artean, Anne Franken egunkaria zegoen.
Liburua argitaratu eta denbora gutxira, bisitariak agertu eta gela sekretua ikusi nahi izan zituzten, hasiera oso modu informalean bazen ere. Baina 1955an, bertako enpresa lokal berrietara eraman zen eta bloke osoa saldu zen. Eraikina higiezinen agente batengana iritsi zen, non eraisteko asmoa izan zuen fabrika bat eraikitzeko. Eraikina babesteko kanpaina bat hasi zen, bere egoeran gorde ahal izateko, Het Vrije Volk egunkari holandesaren bitartez. Babesa 1955eko azaroaren 23an lortu zen. Anne Frank fundazioa, bere aita, Otto Frankek eta Johannes Kleimanek sortu zuten 1957ko maiatzaren 3an, diru bilketa egiteko eta horrela eraikina erosi eta leheneratzeko. Urte horretako urrian, eraikin hori zeukan enpresak fundazioari eman zion, borondate ona agertzeko asmoz. Bildutako diru hori alboan zegoen etxea erosteko erabili zuten, 265 zenbakiarekin blokean zeuden eraikinak eraitsi baino lehen.
Azkenik eraikina jendaurrean 1960an ireki zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.