arkitektoa eta asmatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Anna Wagner Keichline (Bellefonte, Pensylvania, AEB,1889ko maiatzaren 24a – 1943ko otsailaren 5a) estatubatuar arkitekto eta asmatzailea izan zen. Pensilvanian arkitekto gisa erregistratutako lehen emakumea izateagatik eta besteak beste, «K brick»-a asmatzeagatik da ezaguna.[1]
Anna Keichline | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bellefonte, 1889ko maiatzaren 24a |
Heriotza | 1943ko otsailaren 5a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell University College of Architecture, Art, and Planning (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta asmatzailea |
Hamalau urterekin sari bat irabazi zuen berak diseinatu eta eraikitako haritz-mahai batengatik. 1906an graduatu zen Bellefonte High School-en, eta Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Pennsylvania State Collegen. Urtebete geroago Cornell Unibertsitatean sartu zen arkitektura ikasteko. 1911n, Cornellen arkitektura titulua lortu zuen bosgarren emakumea izan zen.[1]
1912an patentatu zuen lehen diseinua: pika bat xukadera tolesgarri batekin konbinatzea. Urte berean egin zuen Milesburgeko ikastetxe baten proiektu arkitektonikoa. 1915ean, Aldi Eagle & Nittany Valley Eliza Presbiterianoa diseinatu zuen Pensylvaniako Mill Hallen. Lau urte geroago, garajearen eta Cadillac apartamentuen proiektuak egin zituen Bellefonten eta G. Biblia etxean. 1919an, Pensilvaniako Estatuak arkitektura-azterketa batzuk egin zituen lanbidearen jarduna arautzeko, eta 1920an, Anna izan zen azterketa horiek gainditu zituen lehen emakumea.[2]
1924an, sukalde baten eraikuntza-xehetasunak patentatu zituen, eta han erabiltzaileen ordenari, garbitasunari eta segurtasunari eusten laguntzen zuten elementuak sartu zituen: mostradore inklinatuak, beirazko ateak zituzten armairuak, etab. 1925ean, arkitektoak Plaza Antzokia diseinatu zuen Bellefonten. 1927an, The Juniata Landa-kluba diseinatu zuen, eta haurren jarduerak helduen bizitzan integratzearekin lotutako beste asmakizun bat patentatu zuen: biombo eramangarri eta tolesgarria, edozein horma edo txoko jolas-eremu bihurtzen duena. [2]
Urte berean, 1927an, eraikuntza-material berri baten patentea lortu zuen, «K-brick» izenekoa: buztinezko ohiko adreilua baino merkeagoa eta arinagoa, eta propietate termiko, akustiko eta ignifugo handiagoak dituena. 1929an eta 1931n bi asmakizun berri patentatu zituen: ohe tolesgarri bat eta aire konprimituko zirkulazio-sistema bat ur berorako eta berokuntzarako. 1931 eta 1940 bitartean, egoitza eta apartamentu ugari diseinatu zituen, osasun-arazoak izaten hasi eta 1943ko otsailean hil zen arte.[2]
1913an, Anna Wagner Keichline Bellefonteko sufragisten martxaren buru izan zen. Lehen Mundu Gerran, 1918an, bere burua eskaini zuen, eta Washington DC-ko Inteligentzia Dibisio Militarreko agente berezi gisa onartu zuten, gerra amaitu arte, txostenak ikertzeko eta prestatzeko.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.