From Wikipedia, the free encyclopedia
Andres Poza Igartza (Lendoñobeiti, Urduña, c. 1530 - Madril, 1595eko urriaren 18a), Poza Lizentziatua bezala ezaguna, euskal jakintsu, hizkuntzalari eta legelaria izan zen[1].
Andres Poza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urduña, c. 1530 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1595eko urriaren 8a (64/65 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara nederlandera alemana frantsesa italiera ingelesa latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | eruditoa, hizkuntzalaria eta legelaria |
Gaztea zela, familiarekin Anberesera joan zen. Aita 1535tik aurrera Anberesen bizi zen judu kristautua izan zen. Bederatzi urte eman zituen Lovainako Unibertsitatean eta, gero, armadan sartu eta Luis de Requesens gobernadorearentzat lan egin zuen: Maastrichten matxinaturiko konpainiekin negoziatu zuen, Gilen Orangekoaren aldeko matxino batzuk atxilotu zituen, Bergen op Zoom, Breda eta Brabanteko kostaldean matxinoen ondareak konfiskatu zituen, eta abar. Bertan Jerónimo de Roda historialaria ezagutu zuen.[2] Handik Espainiara joan eta 1570ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea-titulua lortu zuen. Etxera itzuli eta 1583an Bilbon bizi zen, non legelari, Jaurerriaren abokatu eta udal zinegotzia izan zen. 1580ko ekainaren 24an Antonia Olaeta laudioarra ezkondu zuen. Bikoteak, gutxienez, bost seme alaba izan zituen, tartean Juan Bautista de Poza jesuita.[3] Bilbon eta Donostian Kosmografia irakatsi zuen (1563an bertoko Nautika Eskolan katedraduna zen).
Jenio txarrekoa, Flandrian militarra zena hilketa-epaia jasan zuen, zientifiko zehatza eta poliglota ere izan zen. Frantses, aleman, latin, italiera, ingeles, nederlandera eta euskaraz aritzeaz gain, hizkuntzalaritza, matematikak, astronomia eta nabigazioa landu zituen[4].
Euskoiberismoren zalea, Eugen Coșeriuk bere lanak aztertu ditu. Bilbon bere izena daraman kale bat dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.