Andoin-Luzuriaga jauregia
eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon From Wikipedia, the free encyclopedia
Andoin-Luzuriaga jauregia Arabako Zalduondon dagoen barroko estiloko 1683. urteko eraikina da. Herriaren hego-ekialdean dago, Uyar ibaiaren bazterrean, latsategiaren eta Txaroste errotaren eta zubiaren ondoan. 1999an kultura ondasun izendatu zuten jauregia, monumentu sailkapenarekin.[1]
Andoin-Luzuriaga jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Zalduondo |
Koordenatuak | 42°53′10″N 2°20′56″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1683 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 10 |
Eraikina isolatuta dagoen jauregia da, oinarri laukidun baten gainean eraikitakoa. Beheko solairuaz gain, lehenengo solairua eta ganbara ere baditu, eta azkeneko honek hegoaldeko fatxadan argia sartzeko leihoak ditu.
Horma harriz egina dago; fatxada nagusiko paretak harlanduxkaz eta gainerakoak kare-junteatuko harlangaitzez. Teilatua lau isurialdekoa da eta fatxada nagusiaren hegalean landutako zurburuak ditu.
Fatxada nagusia ekialdera begira dago, oso modu sinplez antolatuta. Xafla leuneko inposta batek bi alde banatzen ditu. Fatxada nagusiak hiru ardatz bertikal ditu: aldeetakoek beheko solairuan portada dute eta goikoak, aldiz, balkoia dauka. Sarrerek pieza bakarreko leiho-burua daukate, ezkerraldekoak nabarmendutako plakadura dauka eta eskuinaldekoak, ordea, bi euskarrien gaineko leiho-buruaren plakadura.
Balkoiak oso horizontalak dira eta leiho-buruaren buelta kanpoaldera aterata dute. Erdiko ardatzaren behealdean leiho luzea dago, bere ingurua nabarmendurik duena, eta solairu nagusian Andoindarren eta Luzuriagatarren armarriak daude. Fatxada honek hegaztegi formaduna dauka, eta horren gainean hegalean dauden zurburu landuak eta biribiltxoak (muturrean) daude. Gainerako alde edo fatxadetan leihoek leiho-buruak dituzte eta ez daude hain landuak.
Hegoaldeko fatxadan galeria nabarmentzen da eta toscana-zutabeen gainean guztiz biribilak ez diren hiru arku daude. Zuraz egindako lanen artean, kanpoaldean fatxada nagusiko hegaleko zurburuak nabarmentzen dira. Barrualdean, hainbat lekutan topatzen ditugu zurezko egiturak: barneko hormetan, teilatuan, ateetan, eskudeletan e.a. Forja-lanei dagokionez, balkoiak eta leiho-habeak nabarmentzen dira.
Eraikinaren barnean, fatxada nagusiko portada igaro eta berehala, beheko solairuko ataria dago, eta horren inguruan banatzen dira gelak. Atari horretatik toscana-zutabeetan eusten diren bi arkuk behe solairurako eskaileretara eta geletara iristeko bidea egiten dute.
Eskaileraren amaieran, fatxadako armarriez apaindutako petxinen gainean, biribil forma duen ganga dago (seguruenik XIX. mendean zurezkoa zen berezko teilatuaren ordez eraikitakoa). Ganbaran eraikinaren eta teilatuaren zurezko egitura ikus daiteke, dotorea eta pisu gutxikoa, eta azkeneko aroetan burututako hobekuntza-lan batzuk ditu. Dena den, orokorrean berezko pieza eta lotura-sistemak mantentzen dituela esan daiteke.
21. mendean, Bernardo Atxaga idazlearen eta bere emazte Asun Garikanoren bizitokia da jauregia.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.