argentinar-espainiar aktorea eta aurkezlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Analia Gadé, jaiotzaz María Esther Gorostiza Rodríguez (Córdoba, Argentina, 1931ko urriaren 28a – Madril, Espainia, 2019ko maiatzaren 18a), espainiar -argentinarreko nazionalitatedun aktorea izan zen eta Espainian bizi izan zen bere bizitzako azken 63 urteetan.[1]
Analia Gadé | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Esther Gorostiza Rodríguez |
Jaiotza | Córdoba, 1931ko urriaren 28a |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Madril, 2019ko maiatzaren 18a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juan Carlos Thorry (en) (1951 - 1958) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Analía Gadé |
Aita euskalduna zuen. Carlos Gorostiza antzerkigile, nobelagile, zinemagile eta Raul Alfonsínen agintaldian Kulturako idazkari argentinarraren (1920-2016) arreba txikia izan zen.
1948an, Analiak Radiolandia programak antolatzen zuen edertasun-lehiaketa bat irabazi zuen. Saria La serpiente de cascabel filmean agertzea zen.[2] Handik bi urtera, antzerkian debuta egin zuen.
Orduan, Juan Carlos Thorry (Torrontegui) bere senarrarekin (1949az geroztik), konpainia propioa osatu zuen. Peronismoaren jarraitzailea zen. Pedro Eugenio Arambururen erregimenean jazarria izan zenez, erbestera joan behar izan zuen. 1956an, Espainiara iritsi zen, eta zineman eta antzerkian hasi zen lanean. Aldi berean, Fernando Fernán Gómez aktore eta zuzendariarekin maitasun harremana izan zuen.[3]
Garai horretan, Fernán Gómezek filmatutako filmetan agertu zen, La vida por delante da ezagunena. Pedro Lazagaren Las muchachas de azul (1957) edo Luis César Amadoriren Una muchachita de Valladolid (1958) komedia erromantikoetan ere aritu zen. 1961ean, Christian-Jaqueren Madame Sans-Gene-n parte hartu zuen, eta Sophia Lorenekin batera lan egin zuen.
1961-1962 tartean telebistako aurkezle gisa estreinatu zen TVEko Analía Gadé nos cuenta magazinean.
1970eko hamarkadatik aurrera, erregistro dramatikoko filmak aukeratu zituen, eta, azkenean, antzerkian lan gehiago egin zituen, eta telebistako saioak egin zituen: La señora García se confiesa Adolfo Marsillachekin (1976); Compuesta y sin novio (1994), Lina Morganekin; eta Carmen y familia (1996), Beatriz Carvajalekin.
1979an Argentinara itzuli zen, "En casa de Analía" izeneko telebista-saioa gidatzeko.
Madril hirian (Espainia) hil zen 2019ko maiatzaren 18an, hiru urte aurretik pairatzen ari zen minbizi baten ondorioz.
Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[4][5]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1958 | Interpretaziorako sari berezia | Bere obra osoa | Txantiloi:'''Irabazlea''' |
2. | Emakumezko aktore onena | Talde-lana | Txantiloi:'''Irabazlea''' |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.