From Wikipedia, the free encyclopedia
Ana Luísa Ribeiro Barata do Amaral, Ana Luísa Amaral izenez ezaguna (Lisboa, 1956ko apirilaren 5a – Porto 2022ko abuztuaren 5a) portugaldar poeta, itzultzailea eta irakaslea izan zen. Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía Saria irabazi zuen.[1][2]
Ana Luísa Amaral | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Luísa Ribeiro Barata do Amaral |
Jaiotza | Lisboa, 1956ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Leça da Palmeira (en) , 2022ko abuztuaren 5a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Portoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) (1981eko urtarrila - 1985) Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) (1985eko uztaila - 1996) Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) (1996ko martxoa - 2002) Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) (2002 - |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia haur literatura genero-ikasketak |
Ana Luísa Amaral Lisboan jaio zen 1956ko apirilaren 5ean.[3] Oportoko Unibertsitateko Letren Fakultatean germaniar filologia ikasi zuen.[3] 1985ean, literatura ingelesaren espezialitateko gaitasun pedagogiko eta zientifikoko probetara aurkeztu zen.[3] 1996an, Estatu Batuetako literaturaren espezialitatean doktoratu zen, "Emily Dickinson: una poética del exceso" tesiarekin.[3]
Literaturako irakasle izan zen Oportoko Unibertsitateko Letren Fakultatean bertan eta Margarida Losa Literatura Konparatuko Institutuan.[3][4]Hainbat lan akademiko idatzi zituen Portugalen eta atzerrian: poesia ingelesa eta estatubatuarra, poetika konparatua eta ikasketa feministak.[3][5]Genero ikasketen aitzindarietako bat izan zen Portugalen, eta 2005ean Diccionario de crítica feminista idatzi zuen, Gabriela Macedorekin batera.[1]
80ko hamarkadako Portugalgo belaunaldiari atxikia, Amadeu Baptista eta Isabel de Sá bezalako autoreekin dozenaka liburu argitaratu zituen poesia, saiakera, antzerki eta haur literaturari buruz, baita zenbait itzulpen ere.[1][5][6] Bere poesia-lana hainbat hizkuntzatara itzuli da eta Frantzia, Brasil, Italia, Suedia, Herbehereak, Venezuela, Kolonbia, Mexiko eta Alemanian argitaratu da.[5] William Shakespeare, Louise Glück, John Updike edo Emily Dickinson bezalako autoreak itzuli zituen.[1]
Luís Caetanorekin batera, 'O som que os versos fazem ao abrir' (Bertsoek irekitzen direnean egiten duten soinua) poesiari buruzko saioa aurkeztu zuen Antena 2 Portugalgo irrati publikoan.[7][6]
2022ko abuztuaren 5eko gauean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz, eta abuztuaren 7an egin zioten azken agurra Matosinhosen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.