From Wikipedia, the free encyclopedia
Ambohimanga Madagaskarren dagoen muino gotortu ezaguna da, eta indusketa leku garrantzitsua ere bai beraz. Antananarivo hiriburutik 24 kilometro ipar-ekialdera dago.
Ambohimanga1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ambohimanga muinoa. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv, vi |
Erreferentzia | 950 |
Kokalekua | Madagaskar |
Eskualdea2 | Afrika |
Izen ematea | 2001 (XXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Muinoak hiri baten aztarnak ditu, hainbat hilobi eta toki sakratu ere bai, horregatik malgaxe herriarentzat esanahi erlijioso eta historiko handia dauka. 2001 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen beraz.
Ambohimanga izenak malgaxe hizkuntzako bi hitzen elkarketaz eratuta dago: ambohi (muinoa) eta manga (sakratua, urdina edo jainkoa)[1].
Madagaskar uhartearen erdialdeko lur garaiak K.a. 300-200 urteen artean populatuak izan ziren. Borneotik piraguaz iritsi bide zen Vazimba herriak sortu zituen aurreneko herrixkak uharteko baso sarrietan.
XV mendean Merina etniak uhartearen hego-ekialdetik erdialderantz jo zuen eta muinoen gainetan existitzen ziren vazimben herrien gainean beraienak eraiki zituzten. XVI mendearen erdialdera merinatarren printzerriak errege bakarraren menpean bildu ziren Merinako erresuma sortuz. Lehenengo erregea Andriamanelo (1540–1575) izan zen eta honek kanpaina militarrak burutu zituen vazimba herria asimilatzeko. Horretarako Ambohimanga muinoa gotorleku bihurtu zuen, eta hau oinarri hartuz erresuma osoan muino gotortu berriak altxatu zituen.
Hurrengo mendeetan etorri ziren erregeek Ambohimangatik gobernatu zuten beren lurraldea[2] eta aldian aldian elementu berriak gehitu zizkioten muinoari. Andriambelomasina erregeak (1730–1770) esate baterako babesak nabarmen indartu zituen.
XIX mendean Ranavalona I erreginak (1828–1861) atzerritarrei Ambohimanga muinoan sartzea debekatu zien, baina 1895 urtean Madagaskar Frantziarren kolonia bihurtu zen[3] eta hauek 1897an malgaxeen erresistentzia deusezteko helburuaz Ambohimangako erlikiak Antananarivo hiriburura eraman arazi zituzten eta Ambohimangak izaera sakratu eta debekatua galdu egin zuen.
Muinoak 138 metrotako altuera du ekialdean eta mendebalderantz malda apal batean jeisten dihoa. Errege hiria muinoaren tontorrean dago eta XVII eta XVIII mendeetan eraikitako arroz terrazek inguratzen dute. UNESCOk izendaruriko Gizateriaren Ondare eremuak 59 hektarea hartzen ditu.
Hainbat zangak eta harrizko harresik inguratzen dute hiria. 14 ate ditu kanpoko harresiak eta zazpi barneko harresiak. Barruan jauregiak eta erregeen hilobiak ikus daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.