finlandiako arkitekto eta diseinatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo Henrik Alvar Aalto (Kuortane, Finlandia, 1898ko otsailaren 3 – Helsinki, 1976ko maiatzaren 11) arkitekto eta altzari diseinatzaile finlandiarra izan zen.
Alvar Aalto | |
---|---|
(1960) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kuortane (mul) , 1898ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Finlandia |
Bizilekua | Villa Aalto (en) |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Heriotza | Helsinki, 1976ko maiatzaren 11 (78 urte) |
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aino Aalto (1924 - 1949ko urtarrilaren 13a) Elissa Aalto (en) (1952 - 1976ko maiatzaren 11) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jyväskylän Lyseon lukio (en) Helsinki University of Technology (en) (1916 - 1921) |
Hizkuntzak | finlandiera suediera |
Irakaslea(k) | Jonas Heiska (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea eta hirigilea |
Lantokia(k) | Jyväskylä Helsinki Turku Cambridge eta Vyborg |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia CIAM Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | modernismoa |
alvaraalto.fi | |
Arkitektura ikasi zuen Helsinkiko eskola politeknikoan. 1921an arkitekto bihurtu eta Europan zehar bidaia luze bat egin zuen, 1923an arkitektura bulegoa herri txiki batean ireki zuen, nahiz eta gero Helsinkira aldatu. 1928an CIAM-eko (Congrès International d'Architecture Moderne) bazkide egin zen. Aurrerago Estatu Batuetara joan eta Bostongo MIT ezagunean arkitektura irakatsi zuen.
Aaltoren lanak izadi eta paisaiarekin harmonia osoz bateratzen dira, osotasun arkitektoniko bat sortuz. Zura eta adreilua haren ekai gustukoenak izan ziren, haien materialtasun eta ukitua izaditik gertuago daudelako. Funtzionalismoaren jarraitzaile sutsua izan zen, baina baita ere Arkitektura Organikoarena, Eskandinaviako Mugimendu Modernoko lehen arkitekto eta sustatzaileetakoa izanik.
Arkitekto izateaz gain, Aalto diseinatzailea ere izan zen, berak egindako eraikin gehienentzako altzariak deseinatuz. 1935 urtean Artek altzari enpresaren fundatzailea izan zen emaztearekin batera. Han deseinatu zuen zurezko egitura auto-sostengarriz eginiko aulkia. Bere beiralanik ezagunena Aalto Ontzia da.
Aalto Kuortanen jaio zen, mendebaldeko kultura klasikoko familia batean. Haren aitak, Johan Henrik Aaltok, ingurumen-proiektuak egiten zituenak, finlandiar naturaren babesarekin harremanetan jarri zuen[1]. Bere ama, Selma Mathilda Hackstedt, irakaslea zen[2].
Batxilergoa Jyväskylän ikasi zuen, eta, gaur egun Helsinkiko Unibertsitate Politeknikoa denean, arkitektura, non irakasle batzuk, eta, bereziki, Armas Eliel Lindgren, nazionalismo erromantikoaren partaide ziren, Finlandia goraipatzeko sustrai historiko eta identitarioak bilatzen zituen mugimendu artistikoa[2][3]. 1917an, Finlandiako gerra zibilean (1918an amaituko zena) parte hartu zuen[2][4]. 1921ean lizentziatu ondoren, ikasketa bidaia luze bat egin zuen Europa iparraldean zehar[2][4]. 1923an, bere arkitektura estudioa ireki zuen Jyväskylän[3]. 1925ean, Aino Marsiorekin ezkondu zen[2], bere hainbat proiektutan kolaboratu zuen arkitektoarekin. Biak elkarrekin, Erdialdeko Europan eta Italian zehar ibili ziren[2]. Hamarkada horretan, hainbat abangoardiaren pentsamenduan parte hartu zuen, Bauhausenean batez ere, eta artista eta kritikariekin harremanak ezarri zituen; horien artean, Laszlo Moholy-Nagy nabarmendu zen[1]. 1928an, CIAMeko kide izendatu zuten, arkitektura modernoko kongresu garrantzitsuenak, zeinetan Le Corbusier eta Sert kategoriako arkitektoek parte hartzen zuten. Erik Bryggman-ekin ere kolaboratu zuen denbora batez, eta hark modernitate puruago eta funtzionalistago bat hartzera bultzatu zuen, bere lehen lanetako klasizismo nordikoaren aurka jarriz[2][3].
1927an, Turku-ra joan zen lehenik, eta, 1933an, Helsinkira[5][3]; ordurako, arkitektoak nolabaiteko ospea zuen. Urte hartako Londresko altzarien erakusketa, P. Shandek antolatuta, bere lanaren nazioarteko erakusketa askotariko lehena izan zen, 1938an MOMAn egindakoa bezala[2]. 1935ean, bere emazteak Aino Marsiok, Maire Gullichsenek eta Aaltonek Artek enpresa sortu zuten, arkitekto bikotearen diseinuak masiboki ekoizteko[2]. Enpresarentzat diseinatu zuen lehen aulkia: berezko egurrezko egitura auto-sostengarri batean ezarria eta patentatua izan zena. Bere konpainiaren ekoizpen-pieza klasikoetako bat Aalto loreontzia da, Savoy ere deitua.
Urte batzuek atzerrian lan egin zuen, eta, 1940an, Finlandiara itzuli zen, Errusiar-Finlandiako Lehen Gerraren ostean[2]. Bizi izan zen lekuetako bat Estatu Batuak izan ziren, eta, bertan, arkitektura irakasle izendatu zuten Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT).
1942an, Finlandiako Arkitektoen Elkarteko presidente hautatu zuten. 1944ko Bigarren Errusiar-Finlandiako Gerraren ostean, hainbat hiri-proiektu burutu zituen herrialdea berreraikitzeko ezarritako estatu bulegoko buru izendatu zutenean[2]. Bigarren Mundu Gerran, nazien klasizismoarekin harremanetan jarri zen bere ordezkari nagusiaren, Albert Speerren, bitartez. 1946 eta 1948 artean, Estatu Batuetan bizi izan zen arkitekto eta irakasle gisa. Orduan, Frank Lloyd Wright ezagutu zuen[2].
Bere lehen emaztea, Aino Marsio, hil baino lehen, bulegoan argitaratutako lanak «Aino eta Alvar Aalto» izenpetu ohi ziren. Marsiok zuzenean kolaboratu zuen diseinatzaile gisa proiektuen etxeko aspektutan. Beraren izaera paziente eta lasaia oreka garrantzitsua izan zen Aaltoren bizitza oldarkorra eta ez ortodoxoan[6]. 1949an, bere emaztea, Aino Marsio, zendu zen, eta, 1952an, Elissa Mäkiniemi-rekin ezkondu zen, Aino bezala arkitekto eta kolaboratzaile[2][3], zeinak hura hil zenean (1976ko maiatzaren 11n Helsinkin gertatu zena[3]) amaitu gabeko proiektuen eraikuntza zuzendu zituen.
Alvar Aaltoren ikasle urteetan Finlandian Nazionalismo Erromantiko deiturikoa zegoen indarrean. Mugimendu honek izaera finlandiarra goraipatzea zuen helburu, erdi aroko eraikin finlandiar tradizionaletan oinarrituriko arkitektura eginez. Aaltoren obra estilo honetan kokatzen ez den arren bere gain influentzia izan zuen, Mikaelinkkirko elizako ikasle zeneko proiektuan adibidez. Mugimendu hau Europan eragina izan zuen Art Nouveau-rekin lotzen da, eta honekin batera indarra galtzen joan zen XX. mendeko lehenengo hamarkadan.
Ondoren Iparraldeko Klasizismo deiturikoa garatu zen, Europa iparraldeko arkitektoak forma klasikoetan interesatzen joan ziren heinean. Iparraldeko Klasizismo honek Italiako Pizkundeko arkitektura eta arkitektura eskandinaviar tradizionaleko formak bateratzen zituen. Profesional moduan lan egin zuen lehenengo urteetan eragin klasiko hori nabaritzen da, batez ere Gunnar Asplund arkitekto suediarrak eraginda. 1920ko hamarkadan iritsi zen funtzionalismoa Europa iparraldera. Arkitektura funtzionalak erabilgarritasuna bilatzen zuen gauza guztien gainetik. Eraikuntza teknologiaren erabilera eta modu industrialean produzituriko arkitekturan oinarritzen zen, gainazal biluziak eta lerro horizontala azpimarratzen ziren, espazio zabal eta libreak bilatzen, egitura formarekiko independentea izatea. Azkenik interes soziokulturala dago: gizartearen beharrei erantzuten zien arkitektura egin nahi zen.
Hala ere, 1933 inguruan zegoeneko funtzionalismoari lehen kritikak egiten hasi ziren. Aaltok bere kide modernistek baino ikuspuntu humanistagoa zuen, eta arkitektura prozesu industrialera hurbiltzen eta humanismotik urruntzen ikusten zuen. Bere ustez funtzionalismo teknikoak ezin zuen “arkitektura definitu”, funtzionalismo humanistak baizik.
Horrela, modernismoa erabat utzi gabe estilo berri bat bilatzen du, berak nahi zuen humanismotik gertuago. Garai honetan garatuko ditu bere arkitekturaren karakteristika nagusiak, forma organikoekin edota zura bezalako materialen erabilerarekin. 1935 ingururako modernismoa alde batera utzi duela esan daiteke, eta bere lehenengo aldietako arkitekturaren eraginak jasango ditu: Grezia eta Italiako arkitektura klasikoa, eta Finlandia, bertako herri-arkitektura eta naturako forma organikoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.