material askez osatutako egitura ia laua From Wikipedia, the free encyclopedia
Alubioi-konoa ibai baten sedimentuek osatutako legar, hondar edo jalkin xeheagoen metatze bat da, eta kono baten edo haizemaile ireki baten itxura du. Ori har, arroila baten bukaeran sortzen da, ordoki baten gainean.
Ibaia ibarretik irteten den gunea haizemailearen erpina da, eta inguruko eremu beherea, berriz, haizemailearen atal nagusia. Konoak ez dira guztiak neurri berekoak; badira metro gutxi batzuetakoak eta badira kilometro koadro askotakoak ere. Aldizkako ibaien ur-lasterrek eratzen dituzte, euri-uharrek batez ere. Uharrak ohikoak dira lurralde elkor edo erdi elkorretan, eta haietan eratu dira, beraz, alubioi kono gehienak. Ez haietan bakarrik ordea; goi latitudeetako eskualde menditsuetan ere eratzen dira, egunean zehar ur lasterrak izoztu eta atzera urtzean. Uharra mendi oinetako zabaldi batera iristen denean ura alboetara sakabanatzen denez eta ur bolumena galtzen, ur-lasterraren abiadura mantsotzen da eta alubioi konoa eratzen da.
Goialdean, uraldietan, uholdea bulartua dator eta azkar mugitzen da, ibarra eratzen duten horma estuen arteko mehargunean sartua, eta ibarreko isurialde banatatik ura bildu ahala, handituz doa. Ur hori mendi oinetako zabaldi batera iristean, ibarreko horma pikoen arteko mehargunean presiorik gabe, gainezka egiten du berehala, eta abiadura gutxitu ahala hondakin asko uzten du bere bidean.
Ura, jalkinez betea, xafla mehe bat bezala zabaltzen da konoaren gainean, batez ere konoa txikia baldin bada. Ibarraren irtengunetik adar txiki ugarizko adarkadura baten gisa abiarazten den egitura batean sakabanatzen da ura. Ibarretik sorturiko ubide horiek jatorrizkoak baino ur gutxiago dutenez, jalkinak uzten dituzte. Alubioiak kono baten itxura hartzen du eta haren erpinean izaten da jalkin proportzio handiena eremu banakoko. Konoaren erpinetik urrundu ahala, eta jalkitze eremua handitu, orduan eta jalkin gutxiago dago eremu banako bakoitzeko.
Konoaren erpinetik kanpoaldeko ertzera, bestalde, jalkinen tamaina txikituz doa: harkoskorrak, lohia, buztina.
Aldizkako ibaiek ez baitute luze irauten, eta haien ur lasterra bat-batean eteten baita, goi ordokien barrenean pilatzen da alubioi gehiena.
Alubioi-konoak Marten ere aurkitzen dira, krater ertz batzuetatik euren oinarri lauetara jaisten[1]. Saheki kraterrean hiru kono aurkitu dira. Kono hauek planetan isuriren bat egon dela baieztatzen dute eta martetar lurrazalean ur likidoa izan ei dela. Gainera, orbitan dauden sateliteek ikusitako konoak Gale kraterrean, berretsiak izan dira Curiosity Rover-ak Ibai-sedimentu aurkitu baititu[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.