From Wikipedia, the free encyclopedia
Alkoholiko Anonimoak[1][2][3][4][5] (AA siglak) jendeari alkoholismotik ateratzeko laguntzeko nazioarteko mugimendua da. Alcoholics Anonymus Ameriketako Estatu Batuetako Akron (Ohio) hirian sortu zen, sortzaileak William Griffith Wilson eta Bob Smith izanik, biek alkoholarekin arazoak zituzten pertsonak. Ideologikoki fondo kristau baldin badu kristauak ez diren pertsonak ere onartzen dituzte. Politikatik at dago.[6]
Alkoholiko Anonimoak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea, support group (en) eta self-help group for mental health (en) |
Historia | |
Sorrera | 2024 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Gizonen eta emakumeen komunitateetan antolatzen dira; nahikoa da bi alkoholiko biltzea komunitate bat sortzeko. Taldean esperientziak eta bizipenak publikoki elkar trukatzen dituzte horrela elkarri laguntza emanez. Bilera horiek irekiak edo itxiak izan daitezke, azken hauek alholzaleentzak bakarrik.[7] Taldekidea izateko alkohola uzteko gogoa izatea eskatzen da. Mugimendua munduaren zerbitzurako 36 hastapenetan oinarritzen da: 12 urrats, 12 tradizio eta 12 kontzeptu[8]. Elkarteen estatutuetan, bestetik, mugimenduaren independentzia aldarrikatzen da; horregatik, ezin dute ez dirulaguntzarik, ezta ere emaitzik jaso. Iturri ekonomiko bakarra taldeen partaideek egiten dituzten ekarpenak dira. Gaur egun munduan 116.000 elkarte ditu eta gutxienez bi milioi pertsoek alkohola baztertzea lortu dute. Herrialde askok, Bulego Orokor baten bidez, estatu mailako zerbitzua dute; estatu bakoitzeko erakundea autonomoa da.
Lurralde guztietan talde asko daude. Hauek dira helbide nagusiak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.