poeta venezuelarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfredo Silva Estrada (Caracas, 1933ko maiatzaren 14a - 2009ko urriaren 15a) venezuelar olerkaria izan zen. Egile sailkatzen zaila da, eta lan batzuetan Stéphane Mallarméren eragina nabarmena den arren, ezin esan daiteke joera edo eskola jakin baten jarraitzaile izan zenik; bere obra esperientzia poetiko bitxitzat hartua da. Oro har, hizkuntzaren garrantzia azpimarratu ohi du, eta hizkuntzak eskaintzen dituen adierazpen aukeren interpretazio bitxi eta berezia egiten du. Bere olerkigintzan nabarmen ageri da ezinegon existentzialerako joera, nahasmena eta ziurgabetasuna, etengabe euforia ez galtzeko ahalegina egiten duen arren. Horrela agertzen da De la casa arraigada (1953, Etxe errotuaz) bere lehen liburuan, eta aipagarria du, orobat, Los moradores (1975, Bizitzaileak).
Alfredo Silva Estrada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1933ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | 2009ko urriaren 15a (76 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.