idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexis Ravelo Betancor (Las Palmas de Gran Canaria, 1971ko abuztuaren 20a - Ibidem., 2023ko urtarrilaren 30a) idazle espainiarra izan zen. Bereziki eleberri beltza, ipuina eta mikrokontakizuna landu zuen.
Alexis Ravelo | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexis Ravelo Betancor |
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa eta Las Palmas, 1971ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Las Palmas Kanaria Handikoa eta Las Palmas, 2023ko urtarrilaren 30a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, iritzi-kazetaria eta hizlaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | nobela beltza |
alexisravelo.wordpress.com | |
Jatorri xumekoa, kamarero gisa aritu zen nerabezaroan eta gaztaroan. Bere prestakuntza autodidakta da. Filosofia ikasketak hasi zituen UNEDen. Sebastian Quesada, Augusto Monterroso eta Alfredo Bryce Echeniquek emandako narratiba tailerretan ikasle izan zen. La Plazuela de las letras literatur aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta Matasombras kultur dibulgaziorako gunearen sortzailea, Antonio Becerra Bolañosekin batera. Haurrentzako telebista-saioetarako antzerki-ikuskizunak eta gidoiak idatzi zituen. 2006an Kanarietako Idazleen Elkartean sartu zen, eta 2008ko amaieran utzi zuen, zuzendaritza-batzordearekin desadostasunak zituelako. Literatur tailerrak eman zituen hainbat foro eta akademiatan. 2013tik, iritzi-zutabe bat idatzi zuen Canarias Ahora egunkari digitalean. Jaioterrian hil zen ustekabean, bihotzekoak jota.
Hego Euskal Herriak presentzia berezia izan zuen bere azken eleberrian, Los nombres prestados (2022), alegia. Eleberri horretan protagonista Euskal Herrian aurrera eraman zen gerra zikinan parte hartu zuen polizia da eta, zenbait momentutan, egindako ekintzak gogorarazten ditu. Dena dela, ez da Euskal Herria aipatzen, "el norte" baizik. Beste pertsonaia nagusia borroka armatua utzi duen emakumea da. Egilearen hitzetan "identitateari, minari, biktimen eta borreroen arteko harreman beti konplexuei, errukia eta erredentzio aukerari buruzko istorioa" da.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.