Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aleutiarrak[1] (ingelesez: Aleutian Islands) Amerikako ipar-mendebaldeko sumendi-uhartedia da, Alaskako penintsula Ozeano Bareko Bering itsasartean barrena luzatzen dena. Uharteek Bering itsasoa ixten duen 1.800 kilometroko arkua eratzen dute. 300 uharte eta uhartexka baino gehiago dira, 17.666 kilometro koadroko eremua harten dutenak.[2] Ia uhartedi osoa Estatu Batuetako Alaskan dago, baina mendebaldeko muturra Errusiakoa da. 2002an 8.162 biztanle ziren, erdiak aleut etniakoak.
Aleutiarrak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Shishaldin (en) |
Garaiera | 2.857 m |
Mota | chain of islands (en) eta Arku bolkaniko |
Luzera | 1.200 mi |
Azalera | 6.821 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°N 174°W |
UTC ordua | UTC−10:00 |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Ur-gorputza | Bering Ozeano Barea |
Catherine uhartedia izena eman zitzaien 1867 arte; egungo izena txuktxierazko aliat hitzetik dator (euskaraz: uharte).
Aleutiarrak ez dira uharte multzo bakarra, zenbait taldetan banaturik baitaude:
Uharte nagusiak honako hauek dira:
Klima ozeanikoa da, hotza eta oso euritsua
Vitus Beringek eta Aleksei Txirikovek 1741ean esploratuak, Siberiatik etorritako larru ehiztariak bizi ziren uharte hauetan. Garai hartan 20.000 aleut inguru ziren; 1885ean, tratu txarrek eta eritasunek ahulduta, 3.000 baizik ez ziren geratzen. Errusiak saldu zizkien uharte hauek, Alaskarekin batera, Estatu Batuei 1867an.
Bigarren Mundu Gerran, Attu eta Kiska uharteetan egokitu ziren japoniarrak (1942ko ekaina-1943ko maiatza). Attu uhartean 42 aleut atxilotu, eta Japoniara deportatu zituzten (han eduki zituzten gerra amaitu arte, eta bertan hil ziren erdia baino gehiago). Estatubatuar militarren erreakzioa, berriz, berehalakoa izan zen: Aleutiar Uharteetako eta haien ipar aldean dauden Pribilof Uharteetako ia 900 aleut behartu zituzten beren etxeak eta zituzten guztiak bertan utzi eta lekuak hustera, puskak biltzeko betarik ere eman gabe. Zenbait kasutan –Atka-n esaterako, japoniarrek une batetik bestera herria inbadi zezaketen beldur zirenez–, herriak erre eta suntsitu egin zituzten militarrek; beste batzuetan, berriz, aziendak-eta akabatu ondoren, etxeak, elizak eta bestelako eraikinak okupatu zituzten, eta gerra amaitu arte geratu ziren bertan.[3]
Duela gutxi, k. a. 8000. urteko giza finkamenduak aurkitu dira bertan, ordurako Siberiatik etorritako herriek bizi zirelako adierazgarri.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.