telesaila From Wikipedia, the free encyclopedia
Alardea euskarazko telesaila da, K2000 ekoiztetxeak Euskal Telebistarentzat egina. Hondarribiko eta Irungo alardeetan oinarritutako istorioa kontatzen du, fikziozko Uriola herrian gertatua.
Alardea (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Virginia Yagüe |
Argitaratze-data | 2020 |
Estreinaldi-data | 2020ko urriaren 7a |
Izenburua | Alardea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 4 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Alarde |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Pérez Sañudo |
Gidoigilea(k) | Virginia Yagüe |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
David Perez Sañudok zuzendua, Virginia Yagüe arduratu da gidoiaz. Telesaileko protagonista Itziar Ituño da, eta aktore nagusien zerrenda Carmen Climent, Klara Badiola, Iñigo Aranburu, Kandido Uranga eta German Alcarazuk osatzen dute.
Telesaila lau atalez osatua dago, eta 2020ko urrian emititu zuten ETB 1en, asteazkenetan 22:30etan eta euskaraz. Lehenengo atala urriaren 7an eman zuten eta azkena urriaren 28an.
Audientziei dagokienez, lehenengo atalak harrera oso ona izan zuen: %3,4-ko kuota. Ikusmina piztu zuen telesailak, baina ez zen publikoaren gustukoa izan. Hurrengo ataletako datuak jaisten joan ziren eta azkeneko atalak %0,3-ko kuota txikia bereganatu zuen.
Uriolako emakumeen elkarteak herriko alardean gizonen pare parte hartzeko borroka hasiko du. Erabaki horrek hankaz gora utziko du Amaiaren (Itziar Ituño) bizitza, taldeko kidea eta herriko haur eskolako irakaslea dena. Aitor senarra (Iñigo Aranburu) eta June alaba (Carmen Climent) alarde tradizionalaren aldekoak izanik, Amaiak ez du alarde mistoaren alde inplikatu nahiko. Egoera horretan bere ama Edurnerekin (Klara Badiola) elkartuko du berriro. Izan ere, ama-alabak aldendu egin ziren, Edurnek 25 urte lehenago alarde mistoaren aldeko borroka familiaren interesen gainetik jarri zuenean.
Protagonista | Emakumeen elkartea | Alarde tradizionala | Familia / lagunak | Besteak |
Aktorea | Pertsonaia | Papera |
---|---|---|
Emakumeen alardearen aldekoak | ||
Itziar Ituño | Amaia | Juneren ama, Edurneren eta Mikelen alaba eta Aitorren emaztea. Uriolako haur eskolako irakaslea eta emakumeen elkarteko kidea. |
Klara Badiola | Edurne | Amaiaren ama. Gaztetan emakumeen alardea egiten saiatu zen. |
Iñigo Aranburu | Aitor Ormazabal | Amaiaren senarra. Alarde tradizionaleko kidea da, baina ongi ikusten du emakumeek ere parte hartzea. |
Carmen Climent | June Ormazabal | Amaia eta Aitorren alaba eta Ikerren neska-laguna. |
Sara Cozar | Ane | Emakumeen elkarteko kidea eta Uriolako haur eskolako irakaslea. Haurdun dago eta ama bakarra da. |
Amancay Gaztañaga | Maite | Emakumeen elkarteko kidea. |
Belén Cruz | Leire | Emakumeen elkarteko kidea. |
Amaia Irazabal | Uxue | Emakumeen elkarteko kidea. |
Aizpea Goenaga | Txaro | Edurneren ahizpa. |
Ane Pikaza | Edurne (gaztetan) | Amaiaren ama, gaztetan (flashback-ean). |
Iñigo Gastesi | Mikel (gaztetan) | Amaiaren aita, gaztetan (flashback-ean). |
Alarde tradizionalaren aldekoak | ||
Kandido Uranga | Gorka Irureta | Irureta enpresako nagusia. Alarde tradizionaleko kidea eta juntan agintzen duena. |
Martxelo Rubio | Jon | Alarde tradizionaleko kidea eta Aitorren lagun mina. |
Erik Probanza | Ander | Alarde tradizionaleko kidea. |
Gaizka Ugarte | Unai | Alarde tradizionaleko kidea. |
German Alcarazu | Iker | Juneren mutil laguna. Alarde tradizionalaren aldekoa. |
Iñigo Larrinaga | Alarde tradizionalaren aldekoa. | |
Agertutako beste pertsonaiak | ||
Patricia Urrutia | Izaskun Azpeitia | Uriolako alkatea. |
Yannick Vergara | Olatz | Alkatearen idazkaria. |
Jone Laspiur | Katixa | Juneren laguna. Ez du alardearekin ezer jakin nahi. |
Lierni Agirrezabala | Bere burua | Euskal Telebista-ko Gaur egun-eko kazetaria. |
Protagonista | Kartzelako presoak | Kartzelako langileak | Familia | Besteak |
Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (batezbestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1 | 4 | 2020ko urriaren 7a | 2020ko urriaren 28a | ----- | %1,6 (%4,7) |
Zenb. | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | «Erabakia» | David Pérez Sañudo | Virginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta | 2020ko urriaren 7a | 57.000 | %3,4 (%10,4) |
Uriolako emakume taldeak alardean parte hartzeko mozioa aurkezten du udaletxean. Amaia erabakiaren aurka dago, baina bere ama Edurnek, 25 urte lehenago saikera egin ondoren, erabat babesten du asmoa. Aitor burgumaisu izendatzen dute, eta Junek kantinera izan nahi du alarde tradizionalean. Gorka alkatearekin biltzen da, eta udalak ez du mozioa onartzen. Edurne ospitalera joan behar da minbiziagatik. Amaiak harreman hotza du Edurnerekin, aitaren suizidioa leporatzen baitio, baina minbiziaren berri jakiteak lur jota utziko du eta alarde parekidearen alde inplikatzea erabakitzen du, amaren ametsa betetzeko. | ||||||
2 | «Arazoak» | David Pérez Sañudo | Virginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta | 2020ko urriaren 14a | %1,0 (%3,4) | |
Emakumeen taldeak auzitegietara jotzea erabakitzen du, eta salaketa aurkezten dute udalaren erabakiaren aurka. Amaiak taldean duen protagonismoa dela eta, Aitorren aurkako jarrerak hazten dira alarde tradizionalean. June ere haserretu egiten da bere amarekin. Herriko elkarbizitzak okerrera egiten du, eta emakume taldeko kideen aurkako erasoak hasten dira. June eta Ikerrek liskarra dute Juneke ez duelako bere amaren aurka hitz egin nahi, eta jai batean Katixak muxu ematen dio Juneri. Amaia eta Aitorrek eztabaidatu egiten dute herrian sortutako giroa dela eta, baina batak bestearen ondoan egon behar dutela esaten diote elkarri. Aitorrek Gorkari Amaia iritziz aldatzen saiatuko dela sinistarazten dio, erasoak gelditzearen truke. | ||||||
3 | «Erditu» | David Pérez Sañudo | Virginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta | 2020ko urriaren 21a | %1,6 (%4,2) | |
| ||||||
4 | «Zerumuga» | David Pérez Sañudo | Virginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta | 2020ko urriaren 28a | %0,3 (%0,9) | |
|
Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[1] Iragarpen horren ondoren EITBk ekoiztetxeentzako deialdia ireki zuen, eta zenbait proiektu onartu zituen. Mediapro taldearen K2000 ekoiztetxeak alardeari buruzko telesail bat egingo zuela iragarri zuen EITBk Gasteizko FesTVal jaialdian, 2019ko irailean. Aurkezpen horretan ez zuten xehetasun gehiagorik eman. Berria egunkariak telesaila ez zela alardeari buruz izango esan zuen, baizik eta thriller bat.[2]
Telesailaren sortzaileak Blanca Baena eta Virginia Yagüe dira. Grabaketak 2020ko martxoan hasi ziren, baina eten egin behar izan ziren koronabirusaren pandemiagatik.[3] Lantaldeko zenbait kidek COVID-19 gaixotasuna harrapatu zuten, tartean Itziar Ituño eta Aitzpea Goenaga aktoreek.[4] Uztailaren 13an jarraitu zuten grabaketekin, osasun neurri bereziak hartuz. Grabaketak uztailaren 31n amaitu ziren.[5] Euskal Herriko hainbat herri erabili ziren fikziozko Uriola herria irudikatzeko, tartean Urduña, Zalla, Bakio eta Bilbo.
Telesailaren lehen bi atalak Donostiako Zinemaldiko EITB galan aurrrestreinatu ziren, 2020ko irailaren 23an.[6] ETB1en 2020ko urriaren 7an estreinatu zen lehen atala. Atalak asteazkenetan emititu zen lau astez, iluntzeko 22ː30etan.[7]
Telesailak kritikak jaso zituen sare sozialetan euskarari eman zitzaion tratamendua zela eta. Gidoiak gaztelaniaz idatzi ziren eta ondoren euskarara pasa, tarteka itzulpen okerrak eginaz. Pertsonaien aldetik ere, euskal hiztunak ez diren aktore batzuk aritu ziren lanean telesailari sinesgarritasuna kenduz. Esaterako: Carmen Climent, German Alcarazu, Mitxel Santamaria, Belen Cruz, Gaizka Ugarte...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.