egiptologo ingelesa From Wikipedia, the free encyclopedia
Alan Henderson Gardiner (Eltham, Londres, 1879ko martxoak 29 - Court Place, Iffley, Oxford, 1963ko abenduak 19), XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa izan zen.
Alan Gardiner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eltham (en) , 1879ko martxoaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Oxford, 1963ko abenduaren 19a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The Queen's College Charterhouse eskola Temple Grove School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, arkeologoa, antropologoa, egiptologoa eta filologoa |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Bavariar Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres |
Ikasketak Temple Grove eskolan (Charterhouse) eta Oxfordeko Queen's Collegean egin zituen. Kurt Heinrich Sethe egiptologo ezagunaren ikaslea ere izan zen Berlinen.[1]
Bere argitalpen garrantzitsuenen artean dago 1959ko liburu bat zeinetan Turingo Errege Kanona ikertu zuen eta 1961ean egin zuen lana: Egypt of the Pharaohs ('Faraoien garaiko Egipto') izenekoa, garaiari buruzko historia era osoan aztertzen zuena.
Filologiarako lan garrantzitsuak ere egin zituen: 'Egiptoar gramatika' liburua (zeinen 3 argitalpen egin zituen) eta egiptoar hizkuntzaren hieroglifo guztien zerrenda eta 'Gardinerren zeinu zerrenda' deitua.
1916an Alan Gardinerrek idazkera proto-sinaitikoa argitu zuen 'B'alat-eko inskripzioak' deszifratuz.
Bizitzan zehar, ezaguna egin zen egiptologo eta hizkuntzalari gisa. Bere liburu eta artikuluek egiptoar hizkuntza ezagutzera ematen lagundu zuten. Ohorezko izendapenak lortu zituen Cambridge, Oxford eta Durhameko unibertsitatean, eta 1948an zaldun izendapena ere lortu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.