From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitor Bengoetxea Alkorta (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 18a) Zuzenbidean doktorea da. UEUko zuzendaria da 2023tik[1][2]. UPV/EHUko GEZKI institutuko zuzendari ohia ere bada (2014-2022)[3]. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan (UPV/EHU) irakaslea da 1991tik[4].
Aitor Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko abenduaren 18a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Unai Del Burgo Garcia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Horretaz gain, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea izan da, aditu gisa (2006-2014) eta baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea ere, UPV/EHUren izenean (2014-2022).
“Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia da gaur egun [5].
Aditu gisa hainbat hedabidetan kolaboratu izan du (Berria, Gara, Diagonal, Público, Euskadi Irratia, Onda Vasca, SER, Radio Euskadi, ETB 1, ETB 2, Hamaika Telebista, La 2).
2003an doktore-tesia defendatu zuen EHUn Juan Pablo Landaren zuzendaritzapean, funtzionarioen negoziazio kolektiboari buruz («La ratio iuris del articulo 37.2 de la ley 9/1987, de 12 de junio, de organos de representación, determinación de las condiciones de trabajo y participación del personal al servicio de las administraciones públicas.»).[6]
Geroago bihurtu zen “Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia [7].
Bengoetxearen ikerketa lerro nagusiak enpleguaren zuzenbidea, enplegu kooperatiboa eta gizarte ekonomiaren zuzenbidea dira.
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria 2023tik eta talde eragileko kidea 2022tik.[8] Aurretik ere izan da talde eragileko kide (2004-2008). Zuzenbide sailburua ere izan zen (1994-1999). Uztaro giza eta gizarte zientzietako aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea ere bada 2012tik.
60tik gora argitalpen zientifiko argitaratu ditu euskaraz, gazteleraz zein ingelesez.
Legeak-Leyes bildumako lege testuak eguneratzeko arduraduna izan zen (2008-2012).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.