Aida Torres

musikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Aida Torres (Avilés, Espainia, 1979) bateria-jotzailea eta abeslaria da. Lisabö eta Gabon Caligula (edo Calígula, Jupiter Jon taldearen hasierako izena[1]) taldeetan aritutakoa da, eta Jupiter Jon taldean dihardu orain.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Aida Torres
Bizitza
JaiotzaAvilés, 1979 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta bateria-jotzailea
KidetzaLisabö
Musika instrumentuabateria
ahotsa

Itxi

Musika-ibilbidea

Lisabö taldean aritu zen bateria-jotzaile 1998-1999tik 2007 ingurura arte[2]; gaitz larri batek jo zuela-eta, taldea utzi zuen. Ezarian (2000), Egun bat nonahi (2002) eta Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak (2005) argitaratu zituen sasoi hartan taldearekin. 2018an, berriz ere disko bat argitaratu zuen haiekin: Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts, 2018).

Gabon Caligula izeneko taldearekin Kirru abestia grabatu zuen Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010) diskorako. Gerora, Jupiter Jon izena hartuko zuen talde horrek berak.

Jupiter Jon taldeko partaide da; bateria, perkusioak eta ahotsak egiten ditu. Baxi Ubeda (gitarra, ahotsak), Joxe Caballero (baxua) eta Nerea Garrido (gitarra, sintetizadorea) dira taldea osatzen duten gainerako partaideak. Pleistozenoko astelehenak (Bidehuts, 2011), Eta metaforak greba egin zeben (Bidehuts, 2015) diskoak grabatu dituzte. 2017an, Mirailak. Gure arteko begirada zeharkakoak diskoan parte hartu zuten. Lisabören Oroimenik gabeko filma abestia grabatu zuten. Disko horretan bertan, Joseba Irazokik Jupiter Jonen Gangsterrak operara doaz abestia grabatu zuen.[3] Halaber, Amaren Alabak taldearekin hiru abestiz osatutako disko bat argitaratu dute 2019an[4]. Bidehuts zigiluarekin argitaratu dute, eta cOUPAGES deituriko saileko 3. diskoa da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.