From Wikipedia, the free encyclopedia
Ai Xia (txinera tradizionalez: 艾霞), jaiotzez Yan Yinan, (txinera tradizionalez: 严以南; Tianjin, 1912ko azaroaren 29a – Shanghai, 1934ko otsailaren 15a) txinatar zinema mutuko aktore eta gidoilaria izan zen.
Ai Xia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tianjin, 1912ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Txina (eskualdea) |
Heriotza | Shanghai, 1934ko otsailaren 15a (21 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria eta zinema aktorea |
Tianjinen jaio zen 1912ko azaroaren 29an[1], klase ertaineko familia batean. Unibertsitateran ikasi zuen[2]. Graduatu ondoren, bere lehengusuaz maitemindu zen eta ume bat izan zuen. Familiak ez zuen harremana onartu, eta berak maitalea utzi zuen[3]. 1928an, hitzarmenezko ezkontza batean zegoen, baina protesta pertsonal gisa, etxetik alde egin zuen Shanghaira, zineman karrera egiteko[4][5].
Antzerki aktore gisa hasi zen Hego Txinako Antzerki Elkartean eta geroago Ezkerreko Dramaturgoen Ligan sartu zen. 1932an Mingxing Zinema Konpainian hasi zen[6]. 1933an Xiandai yi Nüxing liburua idatzi zuen. Urte berean liburua filmerako moldatu zuten. Istorioaren inguruko intriga izan arren, filmak ez zuen harrera ona izan kritikarien artean, iraultzan zentratuta baitzegoen[5]. Ai Xia Txinako zinemako ezkerreko mugimenduko bi emakume gidoilarietako bat izan zen[7].
1934an bere buruaz beste egin zuen opio gordina kontsumituz[3]. Txinako Errepublikan hori egin zuen lehen emakume aktorea izan zen[5][2].
Xīn nǚxìng filma bere bizitzan inspiratuta dago. Bertan antzeztu zuen Ruan Lingyu aktoreak ere bere buruaz beste egin zuen 1935ean, filma estreinatu eta gutxira[8][7].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1922 | Jiu hen xin chou | |
1933 | Chun can | He Hua |
Feng nian | ||
Shi dai de er nu | ||
Zhifen shichang | Wang Ruilan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.