From Wikipedia, the free encyclopedia
Ahozko hizkuntza mintzo bidezko hizkuntza da, hizkuntza idatzia eta hitzik gabeko komunikazioa ez bezalakoa, maiz hizkuntza mota horiek tartekatzen dituen arren. Kode bereziak dituen hizkuntza da, bereziki mezua adierazkorra izan dadin.
Hizkuntzen didaktika arloko proposamen metodologiko batzuek komunikazio konpetentzia hobetze aldera hainbat proposamen egiten dituzte. Eta konpetentzia horretan ahozko hizkuntza funtsezkoa da.
Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak[1] honela ematen ditu ahozko jariotasunari lotutako abilezia batzuetan egon daitezkeen mailak:
« | Gai da enuntziatu oso labur, bakartu eta aurrez prestatuekin moldatzeko, eten asko eginez esapideak bilatzeko, hitz ez hain arruntak ahoskatzeko eta komunikazioari eusteko. | » |
« | Gai da esku-hartze laburretan esan nahi duena era ulergarrian esateko, nahiz eta oso nabarmenak diren etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioa. / Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko esaldiak osatzeko, truke laburretan moldatzeko adinako erraztasunez, nahiz eta zalantza oso nabarmenak izan eta hasieran trabatu. | » |
« | Gai da gauzak nahiko erraz adierazteko. Nahiz eta diskurtsoa formulatzeko arazoren batzuk izan, eta horretan etenak eta “irteerarik gabeko bideak” agertu, gai da eraginkortasunez eta laguntzarik gabe aurrera egiteko. / Gai da bere diskurtsoari eusteko, nahiz eta oso nabarmenak diren gramatika eta lexikoa ordenatzeko eta zuzenketa egiteko etenak, batez ere ekoizpen askeko tarte luzeetan | » |
« | Gai da bat-batean komunikatzeko, jariotasun handiz eta adierazpen-erraztasun handiz sarritan, baita hitzaldi luzeago eta konplexuagoetan ere. / Gai da erritmo nahiko erregularreko diskurtsoak ekoizteko, baina zalantza egin dezake egiturak eta esapideak aurkitzeko, eta eten luze gutxi batzuk egiten ditu. / Gai da elkarrizketan jariotasunez eta bat-batekotasunez jarduteko, eta horri esker gai da ama-hizkuntzan diharduten hiztunekin elkarreragin erregularra izateko, alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu gabe | » |
« | Gai da jariotasunez eta bat-batean jarduteko, ahalegin handirik egin gabe. Kontzeptualki zaila den gai batek bakarrik eten dezake diskurtsoaren berezko jario-tasuna. | » |
« | Gai da diskurtso luze bat adierazteko, jariotasunez eta ahalegin handirik egin gabe. Pentsatzen duena adierazteko hitz egokiena zehatz zein den erabakitzeko eta adibide edo azalpen egokia bilatzeko bakarrik isiltzen da. | » |
Ahozko abileziak jendaurreko bakarkako diskurtsoan edo aurrez aurreko eztabaida edo elkarrizketetan:
Goian aipaturiko gaitasun maila horiek, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 horiek, bakarrizketaren edo elkarrizketaren testuinguruan neurtu ohi dira.
Eskolan ahozko hizkuntza idatzizkoaren atzetik landu izan da zenbait toki eta garaitan. Ikasleek, baina, ahozko hizkuntza ere landu egin behar dutela gaur egungo edozein pedagogok defendatuko luke, eta gehienek ahozkotasunari lehentasuna eman behar zaiola defendatuko lukete.[2]
Euskara bezalako hizkuntza gutxitua irakatsi nahi den eremuetan, ahozko hizkuntza formala eta lagunartekoa[3][4][5][6] landu egin beharko litzateke.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.