Aho sexua ahoa, mihia, hortzak edo eztarriaren erabileraren bitartez bikotekidearen organo sexualak kitzikatzean datzan sexu harremana da.[1] Aho sexuaren hainbat mota bereizten dira: cunnilingusa deritzo, emakume bati egindakoa bada; felazioa eta irrumazioa, gizon bati egindakoa bada; anilingusa, uzkiaren akuilatze sexuala bada.[2] Gorputzaren beste edozein zatiren aho-akuilatzea (adibidez musuak edota miazkadak) normalean ez da aho-sexutzat jotzen.
Aho-sexua harreman sexual osoa izan daiteke bera bakarrik; baina baita sexu aurreko aurrekaria edota sexu ondoko jolasa ere.
Aho-sexu motak
Cunnilingusa
Cunnilingusa (latinezko cunnus "alu" eta lingus "mihia") sexu aparatu femeninoa (aluko ezpainak, baginaren sarrera eta bereziki klitoria) ahoa eta mihia erabiliz estimulatzean datzan aho-sexu mota da.
Felazioa
Felazioa (latinezko fellatio hitzetik eratorria) aho sexu mota bat da, non sexu aparatu maskulinoa (zakila, eskrotoa) ahoa, mihia eta ezpainak erabiliz miazkatzen den estimulatzeko helburuarekin. Felazioaren amaiera posible bat isurketa irenstea da, baina ez da gomendagarria sexu bidezko gaixotasunen transmisio posibleagatik.[3]
Felazioa, in coitus
Bariante honetan hirukote batek aurrera eramango luke sexu praktika. Beste modu batera esanda, hirugarren pertsonak aho sexua praktikatuko luke beste bi pertsonek koitoa egiten duten bitartean.
Irrumazioa
Irrumazioa (latinezko irrumatio hitzetik eratorria) felazioaren aldaera bat da. Bien arteko desberdintasun sotila honako hau da: felazioan miazkatzen duen pertsona mugitu egiten da, jasotzen duen pertsona geldirik dagoen bitartean; irrumazioaren kasuan, jasotzen duen pertsona da mugimenduak egiten dituena, ahoa jartzen duen pertsonaren gainean edo albo batean kokatzen delarik. Antzinako Erroman irrumazioa iseka mota bat zen, XVIII. mendean Pompeiako hondarretan aurkitutako freskoetan zein grafito pornografikoetan erakusten den bezala.
Humming
Humming-a (ingelesezko onomatopeia bat) eztarriarekin egiten den soinu gutural bat da, bikotearen genitaletan plazera sortzen duten kitzikak egiteko erabilia, aho sexua praktikatzen den bitartean.
69
69a aho sexuaren aldaera ezaguna da, non bi pertsona bata bestearen gainean edo elkarren alboan kokatzen diren, baina alderantziz; hau da, pertsona bakoitzaren burua bestearen genitalen parean dagoela. Horiek horrela, ahoa zein eskuak erabiliz elkarri estimula diezaiekete sexu organoak. Posizioaren izena zenbaki horien karaktereen ezaugarri grafikoetatik dator, 6 eta 9 zenbakiak elkarren alderantzizko forma baitute.
Felazio bikoitza
Felazio bikoitza bi pertsonak aldi berean beste bati aho sexua praktikatzen diotenean gertatzen da. Modu honetan, bi pertsonek estimulatzen dituzte hirugarrenaren organo sexualak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.