From Wikipedia, the free encyclopedia
Oztopo lasterketa atletismoko proba bat da, atletismoko pistari itzuliak emanez hesi finkoak eta ur hobia ahalik eta denbora laburrenean gainditzean datzana.
Lasterketaren ohiko luzera 3000 metro da; junior mailan eta zenbait master lehiaketatan, hala ere, 2000 metro da, lehen emakumeen kategoria nagusian izaten zen bezala. Zirkuituak lau hesi finko eta ur hobi bat ditu. 3000 metroan, lasterkari bakoitzak hesi finkoak 28 aldiz gainditu behar ditu, eta ur hobia zazpi aldiz. Beraz, zazpi bira oso eman behar dizkio atletismo pistari, hasieran oztoporik gabeko zati bat egin eta gero. Ur hobia helmugaren bestaldeko bihurgunean dago, dela barnealdeko kalearen barrualdean, dela kanpoaldeko kalearen kanpoaldean. Kanpoaldean baldin bada, zazpi biretako bakoitza 400 metro estandarrak baino luzexeagoa da, eta lasterketaren hasiera helmugako zuzengunean izango da. Ur hobia barrualdean baldin bada, bira bakoitza 400 metro baino laburxeagoa da, eta hasiera helmugakoaren bestaldeko zuzengunean izango da, eta ur hobia ez da gainditu beharko hasieran.
IAAF erakundearen arauei jarraituz, hesia 914 mm garai da gizonezkoentzat, eta 762 mm garai emakumezkoentzat. Hesi lasterketetan erabilitakoak ez bezala, oztopo lasterketako hesiak ez dira erortzen lasterkariak jotzen baditu; eta arauek atletari nahi duen moduan gainditzeko aukera ematen diote, ondorioz askok oina jartzen dute hesiaren gainaldean. Lau hesi jartzen dira pistako zoruan tartekatuta, eta beste bat ur hobiaren hasieran. Ur hobiak, hesi horren atzean, ur putzua du, 3,66 m luze dena, eta aldapa bat duena, hesiaren ondoko 700 mm-ko sakoneratik hasita pistaren mailaraino doana. Aldapa horrek jauzi luzea egiteko trebetasuna duten lasterkariak saritzen ditu, zenbat eta luzeago jauzi egin sakonera txikiagoan lurreratuko baita ur putzuan.
Munduko marka ofiziala, gizonen 3000 metro oztopodunetan, Qatarko herritartasuna duen Saif Saaeed Shaheenek du (lehen, Stephen Cherono zuen izena, eta Kenyako herritartasuna zuen). Marka 7:53,63 da, eta 2004ko irailaren 3an egin zuen, Van Damme Memorialean (Brusela). 2002ko abuztuaren 16an, Marokoko Brahim Boulamik 7:53,17 egin zuen, baina marka hori ez du berretsi Nazioarteko Atletismo Federazioak, Boulamik bi urteko zigorra jaso baitzuen 2003an, EPO drogaren erabileragatik positiboa eman eta gero.
Oztopo lasterketa zortzi minutu baino gutxiagoan egin zuen lehena Moses Kiptanui kenyarra izan zen, 7:59,18 egin baitzuen 1995eko abuztuaren 16an, Zürichen (Suitza).
Emakumeen 3000 metro oztopodunetan, munduko marka ofiziala Gulnara Galkina-Samitova errusiarrak du, 8:58,81 egin baitzuen 2008ko Joko Olinpikoetan. Lasterketa bederatzi minutu baino gutxiagoan egin duen emakume bakarra da.
Denbora | Atleta | Hiria | Eguna |
---|---|---|---|
8:49,6 | Sándor Rozsnyói ( Hungaria) | Berna | 1954-08-28 |
8:47,8 | Pentti Karvonen ( Finlandia) | Helsinki | 1955-07-01 |
8:45,4 | Pentti Karvonen ( Finlandia) | Oslo | 1955-07-15 |
8:45,4 | Vasiliy Vlasenko ( Sobietar Batasuna) | Mosku | 1955-08-18 |
8:41,2 | Jerzy Chromik ( Polonia) | Brno | 1955-08-31 |
8:40,2 | Jerzy Chromik ( Polonia) | Budapest | 1955-09-11 |
8:39,8 | Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna) | Mosku | 1956-08-14 |
8:35,6 | Sándor Rozsnyói ( Hungaria) | Budapest | 1956-09-16 |
8:35,5 | Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna) | Tallinn | 1958-07-21 |
8:32,0 | Jerzy Chromik ( Polonia) | Varsovia | 1958-08-02 |
8:31,4 | Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia) | Tula | 1960-06-26 |
8:31,2 | Grigoriy Taran ( Sobietar Batasuna) | Kiev | 1961-05-28 |
8:30,4 | Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia) | Wałcz | 1961-06-26 |
8:29,6 | Gaston Roelants ( Belgika) | Leuven | 1963-09-07 |
8:26,4 | Gaston Roelants ( Belgika) | Leuven | 1965-08-07 |
8:24,2 | Jouko Kuha ( Finlandia) | Stockholm | 1968-07-17 |
8:22,2 | Vladimir Dudin ( Sobietar Batasuna) | Kiev | 1969-08-19 |
8:22,0 | Kerry O'Brien ( Australia) | Berlin | 1970-07-04 |
8:20,8 | Anders Gärderud ( Suedia) | Helsinki | 1972-09-14 |
8:20,8 | Ben Jipcho ( Kenya) | Lagos | 1973-01-15 |
8:19,1 | Ben Jipcho ( Kenya) | Helsinki | 1973-06-19 |
8:10,4 | Anders Gärderud ( Suedia) | Oslo | 1975-06-25 |
8:09,8 | Anders Gärderud ( Suedia) | Stockholm | 1975-07-01 |
8:08,2 | Anders Gärderud ( Suedia) | Montreal | 1976-07-28 |
8:05,4 | Henry Rono ( Kenya) | Seattle | 1978-05-13 |
Denbora | Atleta | Hiria | Eguna |
---|---|---|---|
8:05,35 | Peter Koech ( Kenya) | Stockholm | 1989-07-03 |
8:02,08 | Moses Kiptanui ( Kenya) | Zürich | 1992-08-19 |
7:59,18 | Moses Kiptanui ( Kenya) | Zürich | 1995-08-16 |
7:59,08 | Wilson Boit Kipketer ( Kenya) | Zürich | 1997-08-13 |
7:55,72 | Bernard Barmasai ( Kenya) | Kolonia | 1997-08-24 |
7:55,28 | Brahim Boulami ( Maroko) | Brusela | 2001-08-24 |
7:53,63 | Saif Saaeed Shaheen ( Qatar)* | Brusela | 2004-09-03 |
* 2002. urte arte, Saif Saaeed Shaheenen izena Stephen Cherono zen, eta Kenyako herritar gisa lehiatzen zen.
Denbora | Atleta | Hiria | Eguna |
---|---|---|---|
10:34,5 | Sara Heeb ( Ameriketako Estatu Batuak) | Walnut | 1996-04-20 |
10:30,2 | Gracie Padilla ( Ameriketako Estatu Batuak) | Los Angeles | 1996-05-17 |
10:23,47 | Courtney Meldrum ( Ameriketako Estatu Batuak) | Atlanta | 1996-06-23 |
10:19,6 | Karen Harvey ( Kanada) | Walnut | 1998-04-18 |
9:55,28 | Daniela Petrescu ( Errumania) | Bukarest | 1998-06-21 |
9:48,88 | Yelena Motalova ( Errusia) | Tula | 1999-07-31 |
9:43,64 | Cristina Casandra ( Errumania) | Bukarest | 2000-08-07 |
9:40,20 | Cristina Casandra ( Errumania) | Reims | 2000-08-30 |
9:22,29 | Justyna Bąk ( Polonia) | Milan | 2002-06-05 |
9:21,72 | Alesya Turova ( Bielorrusia) | Ostrava | 2002-06-12 |
9:16,51 | Alesya Turova ( Bielorrusia) | Gdańsk | 2002-07-27 |
9:08,33 | Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) | Tula | 2003-08-10 |
9:01,59 | Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) | Heraklion | 2004-07-04 |
8:58,81 | Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) | Pekin | 2008-08-17 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.