Artikulu honek 2024. urtean berotze globalaren eta klima-aldaketaren ondorioak neurtu, aurreikusi, arindu eta haietara egokitzeko gertakariak, ikerketen emaitzak, aurrerapen zientifiko eta teknologikoak eta giza ekintzak dokumentatzen ditu.
- Otsailaren 5 –
- Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratutako ikerketa batek proposatu zuen urakan haizeen Saffir-Simpson eskalan "6. kategoria" gehitzea, publikoari ekaitzen arriskua hobetu adierazi ahal izateko, eta ohartarazi zuten hainbat ekaitzek jada lortu zutela intentsitate hori[1].
- Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, Demospongiae belakien exoeskeletoetan erregistratutako 300 urteko ozeanoetako tenperaturen neurketan oinarritua, adierazi zuen berotze globala 1860ko hamarkadan hasi zela (ozeanoetako gainazaleko tenperaturak adierazitakoa baino 80 urte lehenago) eta, dagoeneko, 2020an industria iraultzaren aurreko tenperatura baino 1,7 °C gorago geundela, IPCCren estimazioa baino 0,5 °C gorago[2].
- Otsaila (txostena) – Copernicus Climate Change Servicen analisi batek adierazi zuen 2023ko otsailetik 2024ko urtarrilera bitarte mundu mailako bataz besteko airearen tenperaturak 1,5 °C-en muga gainditu zuela lehenengo aldiz. Urte bakar batean gainditzeak ez du suposatzen 2015eko Parisko Hitzarmenak jasotakoa gainditzen duenik[3].
- Otsailaren 13 – Current Issues in Tourism aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu zuen AEBko eski denboraldia murriztu zela 1960-1979 tartetik 2000-2019 tartera 5,5 eta 7,1 eguneko tartean, eta horrek urtero 252 milioi dolar estatubatuarreko galera suposatzen ziola sektoreari[4].
Ekintza politiko, ekonomiko eta kulturalak
Adaptazio helburu adierazpenak