From Wikipedia, the free encyclopedia
2005eko uztailaren 7ko atentatuak (7/7 edo 7-J bezala ezagunagoak), 2005. urtean 4 islamdar terroristek Londresko garraiobide sistemaren aurka burututako eraso terroristak izan ziren.
2005eko uztailaren 7ko atentatuak | |
---|---|
Larrialde zerbitzuak Russell Square plazan | |
Lekua | Londres Erresuma Batua |
Data | 2005eko uztailaren 7a |
Eraso mota | Atentatu terrorista suizida |
Armak | Motxila bonbak |
Heriotzak | 56 |
Zaurituak | ≈700 |
Egileak | 4 terrorista |
Goizeko 08:50etan, hiru lehergailuk eztanda egin zuten 50 segundoko denbora-tartearekin Londresko metroaren hiru trenetan. Laugarren lehergailu batek eztanda egin zuen 09:47etan, ordu bete beranduago, Tavistock Plazako solairu biko autobus batean.[1] Lehergailuak azetona peroxidoz eginda zeuden eta motxiletan sartu zituzten ekintzaileek eta ondoren beren buruz beste egin zuten gainean zeramaten lehergailua eztandaraziz. Beraietaz gain, beste 52 pertsona hil ziren eta 700 inguru zauriturik suertatu ziren.
08:50 — Hiru lehergailuk eztanda egin zuten 50 segundoko denbora-tartearekin Londresko metroan:
Hildako kopurua | |
---|---|
Aldgate | 7 |
Edgware Road | 6 |
Kings Cross | 26 |
Tavistock Square | 13 |
Terrorista suizidak | 4 |
Guztira | 56 |
Zorionez, leherketa Britainiar Mediku Elkartearen alboan gertatu zen eta bertako medikuek zaurituak lagundu zituzten; ez zen hildakorik suertatu terrorista izan ezik.[4]
Atentatuen egunean 4 gizonek Lutonetik Bedfordshirera autoz joan ziren, ondoren trenez Londresera. Bideozaintzako kamerek King's Cross geltokian grabatu zituzten 08:30etan.[5]
Nahiz eta segurtasun deiak egon ziren Erresuma Batuko toki askotan, Londresen bakarrik gertatu zen eraso terrorista. Itxura susmagarriko hainbat pakete lehertarazi zituen poliziak Edinburgh, Brighton, Coventry, Southampton, Portsmouth, Darlington eta Nottingham hirietan. Erresuma Batuko segurtasuna, alerta maila gorenera igo zen. Poliziari hil arte tiro egiteko agindua eman zitzaion itxura susmagarriko edozein pertsonak bonba bat garraiatzen bazuen edo erresistentzia erakusten bazuen.
Vodafone telefonia enpresaren telefono-sareek ezin zituzten dei gehiago kudeatu goizeko 10:00etan, eta larrialdi prozedurak martxan jarri zituzten larrialdi deiei lehentasuna emteko. BBCren arabera Londresko erdigunean telefono sistema moztu zuen poliziak, inork lehergailurik aktiba ez zezan mugikorraren bitartez.
2005eko uztailaren 21ean, beste eraso terrorista bat gauzatzen saiatu ziren, baina detonagailuak lehertu ziren eta bonbak ez. Ez zen hildakorik egon eta zapuztutako atentatuko ekintzaileak atxilotuak izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.