katedradun espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángel González Muñiz (Oviedo, 1925eko irailaren 6a – Madril, 2008ko urtarrilaren 12a) 1950eko hamarkadako poeta espainiarra izan zen. 1985ean Letren Asturiaseko Printzea Saria irabazi zuen, eta 1996an Poesia Iberoamerikarraren Sofía Erregina Saria eskuratu zuen. Espainiako Errege Akademiako (RAE) kide izan zen.
Ángel González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1925eko irailaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2008ko urtarrilaren 12a (82 urte) (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala lizentzia : kazetaritza Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea (1967 - 1973) Valentziako Unibertsitatea (1973 - 1978) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hemezortzi hilabeterekin aita galdu zuen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen bere haurtzaroan. Espainiako Gerran ere, familiari galerei eta oztopoei aurre egitea egokitu zitzaion. 1936an, frankistek Manolo anaia erail zuten; Pedro anaiak atzerrira ihes egin behar izan zuen, errepublikaren alde egindako ekintzengatik, eta Maruja arrebak ezin izan zuen irakasle-lanik egin, arrazoi berarengatik.
1943ean tuberkulosiak jo zuen, eta León probintziako (Espainia) Páramo del Sil herrira joan zen, sendatzeko tratamendua jasotzera. Hango atsedenaldiko ordu luzeetan poesiarekin zaletu zen, eta bera ere poesia idazten hasi zen. Hiru urte geroago, ozta-ozta osatu ostean, Oviedora itzuli zen. Zuzenbide- eta irakasle-ikasketak egin zituen Oviedoko Unibertsitatean, eta 1950ean Madrilera joan zen, kazetaritza ikastera.
1954an, oposizioak gainditu eta Herri-lanetako Ministerioko Administrazio Zibilean hasi zen lanean. Lehenengo Sevillara bidali zuten, baina 1955ean eszedentzia bat eskatu zuen eta Bartzelonara joan zen. Han, argitaletxe batzuetako estilo-zuzentzaile gisa lan egin zuen, eta Bartzelonako Eskola zeritzon taldeko poetak ezagutzen hasi zen, hala nola Carlos Barral, Jaime Gil de Biedma, José Agustín Goytisolo eta Gabriel Ferrater.
1956an lehenengo poesia-liburua argitaratu zuen, Áspero mundo, gerraosteko ume gisa bizi izandako esperientziak bultzatuta, eta lan horrekin Adonais Sariaren accesit bat irabazi zuen. Madrilera itzuli zen, berriro ere Administrazio Publikoan lan egitera, eta bere belaunaldiko poeta-taldea ezagutu zuen —hots, Juan García Hortelano, Gabriel Celaya, Caballero Bonald eta beste batzuk—, gerora 50eko Belaunaldia izendatuko zena. 1959an Antonio Machado poetaren heriotzaren hogeigarren urtemugako ekitaldian parte hartu zuen, Colliure-n, Frantzian.
1970ean Albuquerque-ko Mexiko Berriko Unibertsitatean hitzaldi batzuk ematera gonbidatu zuten. Hitzaldien ostean, seihileko batean eskolak ematen geratu zen. Horrela, bada, AEBetan bizitzen jarri zen, eta 1973an Utah, Maryland eta Texas-eko unibertsitateetan egon zen, haietan ere irakasle gonbidatu moduan. 1974an Mexiko Berriko Unibertsitatera itzuli zen, orduko hartan Espainiako Literatura Garaikideko irakasle finko gisa lan egitera. Lan horretan erretiratu zen, 1993an. Urte berean Susana Riverarekin ezkondu zen, zeina 1979an ezagutu baitzuen. Erretiratu ondoren, Mexiko Berrian bizitzen jarraitu zuen; alabaina, 2006tik aurrera gero eta gehiagotan bidaiatzen zuen Espainiara.
2008ko urtarrilaren 12an hil zen, Madrilen, 82 urterekin, urte luzeetan pairatutako arnas gutxiegitasun kronikoaren ondorioz.
Poesia soziala egiten zuen, ironiaz josia, eta denboraren iragaiteaz eta maite-kontuez ere jarduten zuen. Hizkuntza garbi eta gertukoa zerabilen, eta bere hitzetan nabarmenak dira elkartasunaren eta askatasunaren aldeko adierazpenak.
• Áspero mundo (1956)
• Sin esperanza, con convencimiento (1961)
• Grado elemental (1962)
• Palabra sobre palabra (1965)
• Tratado de urbanismo (1967)
• Breves acotaciones para una biografía (1971)
• Procedimientos narrativos (1972)
• Muestra de... algunos procedimientos narrativos y de las actitudes sentimentales que habitualmente comportan (1976)
• Muestra, corregida y aumentada, de algunos procedimientos narrativos y de las actitudes sentimentales que habitualmente comportan (1977)
• Prosemas o menos (1985)
• Deixis en fantasma (1992)
• Otoños y otras luces (2001)
• Nada grave (hil ostekoa)
1962an, Pariseko Ruedo Ibérico argitaletxearen Antonio Machado Saria, Grado elemental liburuagatik 1985ean, Letren Asturiasko Printzea Saria 1991n, Poesiako Nazioarteko Salerno Saria 1996an, Espainiako Errege Akademiako (RAE) kide 1996an, Poesia Iberoamerikarraren Reina Sofía Saria 2001ean, Artearen eta Letren Julián Besteiro Saria 2004an, Federico García Lorca Poesiako Nazioarteko Sariaren lehenengo irabazlea
Munduko Poesia Kaierak: Angel Gonzalez (Susa, 2016; itzultzailea: Gerardo Markuleta). Poemen antologia bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.