![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ab/Anjel_Lertxundi_idazlea.jpg/640px-Anjel_Lertxundi_idazlea.jpg&w=640&q=50)
Zutabe (testu-tipo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kazetaritzan, batez ere prentsa idatzian, maiztasun batez errepikatzen diren artikulu laburrei deitzen zaie zutabeak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ab/Anjel_Lertxundi_idazlea.jpg/320px-Anjel_Lertxundi_idazlea.jpg)
Erabiltzen diren gaiak ez dira beti egunerokotasunari loturik. Zutabeak iritzi artikuluak izaten dira maiz, baina ez beti. Artikuluaren mamia egilearen burutazioak |baliabide literarioekin apaindurik izaten dira. Egileari prentsa idatzi tradizionalean leku finkoa gordetzen ziotelako eta leku horri zutabe itxura hartzen ziotelako nonbait, hortik zutabe izena.
- Egilearen sinadura agertzen da, maiztasunez. Goitizen bat ere izan daiteke.
- Egilearen iritziak, analisiak, burutazioak izaten dira artikulu labur hauen mamia.
- Igorlea, askotan, ez da hedabideko langilea izaten, baina hedabidean askotan parte hartuz gero erredakzio-taldekotzat hartzen dute askotan irakurleek.
- Testu laburrak izaten dira, estruktura nahiko librekoak.
- |Baliabide literarioak agertzen dituzte maiz.