From Wikipedia, the free encyclopedia
Zurbaran Bilboko auzoa da, bigarren barrutian kokaturik dagoena, Uribarriko barrutian alegia. Auzoak 12.850 biztanle dauzka eta 0,43 kilometroko karratuko azalera. Auzoa hiriaren ekialdean kokaturik dago Artxanda mendiaren lehen maldetan. Maldak dira, auzoaren ezaugarririk nagusienetakoa. Auzoa 1950eko hamarkadatik aurrera eraiki zen, hiriak bizi zuen etxebizitza beharrizan handia zela eta (eta bereziki Etxebarria fabrikako langileena).[1]
Zurbaran | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Posta kodea | 48000–48099 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′48″N 2°54′50″W |
Azalera | 0,43 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 9.915 (2023) |
Dentsitatea | 23.058 bizt/km² |
Auzoaren eraikitzean bi garai desberdindu litezke. Batetik Zumalakarregi etorbidearen ondoan kokatzen diren langile kooperatibek eraikitako etxe txikiak. Eta bestetik 1960ko hamarkadatik aurrera eraiki ziren etxebizitza blokeak. Garai hartan eraikitako etxebizitzak Zurbaranbarri izeneko gunean daude, eta Zurbaranen gorengo aldean kokatzen dira, Arabellako auzoaren iparraldean.
2010ean auzotik igaroko da EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea". Linea horrek Bilboko Alde Zaharra eta Etxebarri batuko ditu Bilboko ekialdeko auzoak zeharkatuz. Horrez gain, Bilboko aireportua hiriarekin lotuko ditu. Horrez gain, Bilboko udalak lurpeko aparkaleku berria eraikiko du auzoan "Aparkalekuen Plangintza Estrategikoaren" barnean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.