fruitu edo barazkiak estutuz lortzen den likido edangarria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zukua[1] fruten edo barazkien ehunetan modu naturalean dagoen likidoa da. Zukua erauzteko, fruta edo barazkia estutu edo beratu egiten da, berorik edo disolbatzailerik aplikatu gabe. Esaterako, laranja-zukua laranjetatik erauzitako likidoa da. Zukua etxean presta daiteke fruta edo barazki freskoetatik abiatuz, mota askotako zukugailuak erabiliz. Zuku komertzial asko, iragazi egiten dira zuntza edo mamia kentzeko; beste batzuetan, mami askoko zukua edari osasuntsu gisa saltzen dira. Zukua modu kontzentratuan merkatura daiteke; zenbaitetan, izoztuta, baina, orduan, ura erantsi behar zaie likidoa bere «jatorrizko egoerara» ekartzeko. Hala ere, ezberdintasun handia dago zuku freskoaren eta zuku kontserbatutakoen artean. Kontserbazio-metodo nagusiak lataratzea, pasteurizazioa, izoztea, lurruntzea eta atomizazioa dira.
Zuku terminoa belar, lore, fruta edo bestelako barazkietatik lortzen den likidoari aplikatzen zaio[2]. Haragitik-eta, egostean, ateratzen den isurkariari ere zuku[2] esaten zaio.
Oro har, zuku presio bidez lortzen diren likidoei esaten zaie; egosten direnean, berriz, infusio[3]. Bestalde, haragia egosita lortzen den produktuari salda[4] edo haragi-salda[5] esaten zaio. Zukua esaten zaio, halaber, produktu fresko edo prestatua —haragia, arraina, barazkiak— duen edo blaitzen duen likidoari, eta, normalean, moztu edo manipulatzen denean darion likidoari.
Animalia-organismoetan aurkitutako likido batzuei ere, zuku esaten zaie, adibidez, urin gastrikoari[6].
Zuku atera berriak oso edari elikagarriak dira, batez ere, dituzten bitaminengatik[7]. Tetra brikean kontserbatutako zukuak, normalean, kontzentratutako zukuz egindakoak izaten dira. Horrek esan nahi du, zukutu ondoren, kontzentratu egin direla beroaren bidez ura lurrunduta, eta, ondoren, ura gehitu zaiela ontziratzeko. Horri esker, ur gutxiago garraiatu, eta kostuak jaitsi egin daitezke, baina prozesu horrek bitaminen zati handi bat suntsitzen du, eta zukuen elikagarri diren ezaugarri nagusiak galarazten du[8].
Zukuak egitean frutetatik galtzen den beste ezaugarri elikagarrietako bat da fruituaren zuntz propioa galtzea, adibidez, laranja frutari zukua ateratzean mamia kentzen baitzaio eta hori baita zuntzak ematen duena.
Etxean prestatzeko, zukugailu edo otxabutzailea behar da laranja, limoi edo pomelo zukua lortzeko. Beste fruta edo barazki batzuen zukua lortzeko, hala nola sagarrena edo azenarioena, zuku-makina bat ere erabil daiteke.
Zukuen kategorian, prozesu desberdinetatik igaro diren edo frutaren ehuneko jakin bat duten produktuak daude. Hauek dira munduan gehien ekoizten diren motak[9]:
Beste edari-mota batzuek ere zuku gutxiago dute[8]:
Bai zukuak ekoizteak, bai horiek babesteak garrantzi komertzial handia dute, produktu galkor bat, fruituak, prozesatzeko aukera ematen baitu kontsumitzaileek oso gustuko duten ondasun bihurtzeko.
1930etik aurrera, industriak fruta-zukuak sortzen hasi zirenean, errendimenduak oso txikiak ziren, eta zaila zen haien iragazpenean, eta horrek kalitate onargarria lortzea galarazten zuen. Hala ere, Aspergillus niger eta Trichoderma sp.-ren bidez lortutako pektina, zelulasa eta hemizelulosen ikerketa eta industria-garapenak (fruta-osagaien ezagutza handitzearekin batera) zailtasun horiek konpontzen lagundu zuten.
Fruta-zukua ekoizteko prozesuan, bi etapa orokor bereiz ditzakegu: lehenbizikoa fruta-zukuaren manipulatze eta ateratzea da, eta, bigarrena, zukua tratatzea[10]. Zukuaren manipulazio eta ateratzean, hainbat urrats daude[11]:
Ateratako zukuari dagokionez, argitze, zuzentze eta nahaste, aireztatze eta pasteurizatzea egiten da.
Gaur egun, ezinbestekoa da fruta- eta barazki-zukuak egiteko entzimak erabiltzea, lortze-prozesuaren zenbait etapatan baitihardute[14]:
Halaber, ekoizpen-prozesuan beharrezkoa da entzima zuzenean edo zeharka inplikatuta dagoen parametro batzuk kontuan hartzea[15].
Batetik, entzima-kontzentrazioaren, aplikatutako tenperaturaren eta erreakzio-denboraren arteko erlazioaren araberakoa izango da haren ekintza-mekanismoa. Horrela, eragiketa beharren arabera modulatu ahal izango dira. Bestalde, pektinek fruituaren degradazioan duten zeregina azpimarratu behar da, tratatu beharreko substratuaren araberakoa izango baita. Entzima horiek aldez aurretik aukeratu daitezke molekula peptidiko espezifikoetan jarduteko; hala, substratuaren konposizioa eta biskositatea aldatzen joango dira dauden pektina disolbagarriaren eta disolbaezinaren ehuneko erlatiboaren arabera.
Landarearen zati gisa, fruituak landare-zelulez osatuta daude, eta horien paretaren % 90 polisakaridoz (zelulosa, hemizelulosak eta pektinak), eta % 10 proteinaz osatuta dago. Zehazki, zelula-hormaren erdiko lamelak pektinei zor die egitura, eta pektinen degradazioak eragiten du landareen deskonposizio naturala. Likidoak, berriz, ura xurgatzeko gai dira, gel bat sortuz.
Fruta- eta landare-zukuen ekoizpen industrialean, pektinak kendu egin behar dira, likidorik atxiki ez dezan eta produktua uher ez dadin. Hor hartzen dute esku pektinasak, pektina hidrolizatzen duten entzimek, pektina kanporatzen lagunduz eta, ondorioz, zukua erauzteko errendimendua handituz eta haren kalitatea hobetuz. Entzima hori beratze-entzima deritzenen familiaren barruan sartzen da. Entzima horien eskaria, elikagaien sektoretik hasita, mundu osoan hazten ari da fruta- eta landare-mota askotako zukuen ekoizpenean.
Pektinasen (pectin lyase, pektin metilesterase, endo eta exo-poligalakturonasak, pektin azetilesterasa, rhamnogalakturonasa, endo eta exo-arabinasak), zelulasen (engoglukanasak, exoglukanasak eta celobiosak) eta hemizelulasen (endo eta exo-xilanasak, galaktonasak, xiloglukanasak eta manonasak) konbinazioak, kolektiboki beratze-entzima deritzenak, arestian aipatutako prozesuetan gehien erabiltzen direnak dira.
Pektinasek, beren eragin pektinolitikoagatik, landarezko zelula-hormetako pektinan atxikitako zukua askatzen dute, zukua erauzteko errendimendua handituz eta haren kalitatea hobetuz. Argitzea ere errazten dute, arestian aipatu moduan. Oro har, entzima horiek legamietatik datoz, eta, gehienetan, endo-poligalakturonasak dira. Horrek esan nahi du pektina degradatzen dutela, batez ere alfa-1,4-glikosidiko loturen hidrolisiaren bidez. Gaur egun, industria-mailako entzima horren iturri nagusia Aspergillus niger da; izan ere, entzima horietako asko sortzen ditu, eta GRAS (Generally Reconised As Safe) mikroorganismo bat da[16].
Zelulasak bakterio batzuek sortzen dituzte (Cellulomonas, Clostridium, Trichoderma , eta abar). baita protozooek eta onddoek ere. Haren funtzio nagusia da 1,4 beta-D- glukosidoen hidrolisia zelulosan egitea. Zelulosa zelula-paretaren osagai nagusia da, eta zaporearen osagaiak askatzea eragozten du. Horregatik, oso garrantzitsua da zelulasak erabiltzea zukuak ekoizteko. Hainbat zelulasa mota daude, eta ekintza-mekanismoa dute ezaugarri; lehenengo eta behin, beta-1,4- glukonasek ausaz jarduten dute beta-1,4 loturen gainean, zelulosa osatzen duten glukosa-unitateak, eta kate luzeetatik oligosakaridoak lortzeko aukera ematen dute. Ekintza horrek zelulosa-kateen luzera eta ondorengo erreakzioetarako balioko duten mutur berrien sorrera murrizten ditu. Jarraian, beta-1,4- glukanasek, zelodextrina eta zelulosa-molekulen mutur ez-erreduzitzailetik, 1,4-beta-D-glukanoko kateak mozten dituzte, eta, hala, zelobiosa edo glukosa kanporatzen dute. Azkenik, endoglukanasek eta exoglukanasek jarduten dute, sinergikoki[17].
Hemizelulasek, hemizelulosaren (zelula-horman dagoen egitura-polisakaridoa) degradazioa eragiten dutenak, batera jardun behar dute, polisakarido horiek heterogeneoak direlako.
Fruta-zuku gehien kontsumitzen dituztenak dira: Zeelanda Berria (ia katilu bat egunean) eta Kolonbia (katilu baten hiru laurden baino gehiago egunean). Fruta-zukuen batezbesteko kontsumoa igo egin zen herrialdeko diru-sarreren mailarekin batera[18]. 2007an, txosten batek adierazi zuen, azken urteetan, Europan, Australian, Zeelanda Berrian eta Estatu Batuetan fruta-zukuen kontsumoa handitu egin zela[19]. 2015ean, estatubatuarrek 6,6 galoi estatubatuar zuku kontsumitu zituzten per capita, eta eskolaurreko adineko haurren erdiak baino gehiago, ohiko edaleak ziren[20].
2007an, Espainiako estatua laugarren postuan zegoen Europako Batasunean zuku eta nektarren kontsumoari dagokionez, urtean 28,56 litro per capita kontsumitzen baitzuen[21]. Gustuen arabera, Europan laranja-zukuak kontsumitzen dira (% 38,2), eta, ondoren, fruta anitzeko zukuak (% 18,2), sagarra (% 14,2), mertxika (% 3,9) eta anana (% 3,2)[22].
Zukuak, askotan, osasunerako onuragarriak direlako kontsumitzen dira. Adibide bat laranja-zukua da, C bitamina (naturala edo erantsia), azido foliko eta potasioarekin[23]. Zukuak elikagaiak ematen ditu, hala nola karotenoideak, polifenolak eta C bitamina, osasunari mesede egiten diotenak[24].
Azukre erantsia duten fruta-zukuen kontsumo handiak zerikusia izan dezake pisuaren igoerarekin[25][26], baina ikerketa guztiek ez dute hori frogatu[27]. Zukuen edukia % 100 fruta bada, zukuak lagundu dezake zenbait mantenugai egunero hartzeko gomendioak betetzen[28].
Ikerketen arabera, fruta-zuku % 100 naturalak ez du loturarik diabetes-arrisku handiagoarekin[29][30][31]. 2018ko azterketa baten arabera, fruta naturalaren zukuak handitu egiten du haurren txantxar-arriskua, baina «ez dago bere kontsumoak osasunean eragin kaltegarriak izan ditzakeen froga erabakigarririk»[32].
Zukugailua erabiliz limoi, laranja, mandarina, lima, pomeloa edo arabisagar...eta bitamina C aberatsak diren bestelako zukuak presta daitezke.
Birringailu elektriko edo zuku-makina erabiliz berriz, sagarra, anana, abrikota, meloia, azenario... zukuak presta daitezke.
Nahiz eta aldez aurreko ikerketak adierazi ahabiak (zukua edo kapsulak) gernu-traktuaren infekzioen kopurua murriztu dezakeela sarritan infekzio dituzten emakumeetan[33], Cochraneren azterketa sakonago batek ondorioztatu zuen ez dagoela froga nahikorik ahabia-zukuak gernuan eraginik duen adierazteko[34]. Epe luzeko tolerantzia ere, arazo bat da[34], eta pertsonen % 30ek baino gehiagok eragozpen gastrointestinalak izaten dituzte[35].
2017az geroztik, Estatu Batuetako Pediatria Akademiak dio ez zaiela fruta-zukurik eman behar urtebetetik beherako haurrei, nutrizio-onuraren ezagatik[36]. Urte batetik sei urtera bitarteko haurrentzat, fruta-zukuaren ahorakina egunean[36], 110 g-tik 170ra bitarte baino gutxiagokoa izan behar du, azukre asko eta, frutarekin alderatuta, zuntz gutxi duelako. Fruta-zuku gehiegi kontsumitzeak, fruta osoak jatearekin alderatuta, mantenugai gutxiago hartzea ekar ditzake, eta beherakoa, gasak, sabeleko mina, hantura edo txantxarra eragin ditzake[37][38].
Fruta eta fruta-zuku gehiegi kontsumitzeak txantxarra sortzen lagun dezake, fruta-azidoek hortzetako esmaltean duten eraginaren bidez[39]. Luzetarako azterketek erakutsi zuten 2. motako diabetesaren arriskua nabarmen handiagoa zela, fruta osoekin alderatuta[40], azukre agregatuekin egindako zukuak kontsumitzen zirenean. 2014ko azterketa batean ikusi zenez, azukrearekin gozatutako fruta-zuku gehiago edateak lotura estua izan zuen 2. motako diabetesaren arriskuarekin[29].
Azukre gehigarriak dituzten fruta-zukuen gehiegizko kontsumoak zer ikusia izan dezakeela haurren obesitatearekin ere ikusi da. American Journal of Public Healthek proposatu zuen Estatu Batuetako 2010eko Goserik gabeko Haur Osasungarrien Legeak % 100eko fruta-zukuak ezabatzea eta horiek fruta osoengatik ordezkatzea[41].
2017az geroztik, Estatu Batuetako Pediatria Akademiak dio ez zaiela fruta-zukurik eman behar urtebetetik beherako haurrei, nutrizio-onuraren ezagatik[36]. Urte batetik sei urtera bitarteko haurrentzat, fruta-zukuaaren ahorakina egunean[36], 110 g-tik 170ra bitarte baino gutxiagokoa izan behar du, azukre asko eta, frutarekin alderatuta, zuntz gutxi duelako. Fruta-zuku gehiegi kontsumitzeak, fruta osoak jatearekin alderatuta, mantenugai gutxiago hartzea ekar ditzake, eta beherakoa, gasak, sabeleko mina, hantura edo txantxarra eragin ditzake[42][43].
Fruta eta fruta-zuku gehiegi kontsumitzeak txantxarra sortzen lagun dezake, fruta-azidoek hortzetako esmaltean duten eraginaren bidez[44]. Luzetarako azterketek erakutsi zuten 2. motako diabetesaren arriskua nabarmen handiagoa zela, fruta osoekin alderatuta[45], azukre agregatuekin egindako zukuak kontsumitzen zirenean. 2014ko azterketa batean ikusi zenez, azukrearekin gozatutako fruta-zuku gehiago edateak lotura estua izan zuen 2. motako diabetesaren arriskuarekin[29].
Azukre gehigarriak dituzten fruta-zukuen gehiegizko kontsumoak zer ikusia izan dezakeela haurren obesitatearekin ere ikusi da. American Journal of Public Healthek proposatu zuen Estatu Batuetako 2010eko Goserik gabeko Haur Osasungarrien Legeak % 100eko fruta-zukuak ezabatzea eta horiek fruta osoengatik ordezkatzea[46].
Zukuak egoki kontserbatzen ez badira mantenugaiak eta ezaugarri organoleptikoak gal ditzake.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.