![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d8/Zozibini_Tunzi_Attending_Puteri_Indonesia_2020_%25281%2529.jpg/640px-Zozibini_Tunzi_Attending_Puteri_Indonesia_2020_%25281%2529.jpg&w=640&q=50)
Zozibini Tunzi
hegoafrikar modeloa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zozibini Tunzi (Tsolo, Hegoafrika, 1993ko irailaren 18a) hegoafrikar modeloa, edertasun lehiaketetan jardun duena. 2019an Miss Unibertso edertasun-lehiaketa irabazi zuen, bere herrialderako titulu hori irabazi zuen hirugarren emakume hegoafrikarra izan zen Margaret Gardiner, Miss Unibertso 1978 eta Demi-Leigh Nel-Peters, Miss Universo 2017ren ondoren.[1][2] Zozibini lehiaketaren historian denbora gehien eman duen Miss Unibertso da, 525 egunekin (urte bat, 5 hilabete eta 8 egun), Covid-19ren pandemia zela-eta Miss Unibertsoren 69. edizioa atzeratu egin zelako. Zozibinik 2021eko maiatzaren 16an koroatu zuen Miss Unibertso 2020 Andrea Meza mexikarra, zeinak, bitxia bada ere, erreginaldi-denbora laburrena izan zuen.
Zozibini Tunzi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tsolo (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cape Peninsula University of Technology (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Zozibinik 2019an Miss Hegoafrika irabazi zuenean, Hegoafrikako afrikanerra ez zen lehen edertasun-erregina bihurtu zen.[3]