![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f2/Andrea_Meza%252C_Miss_Universe_2020_%2528cropped%2529.jpg/640px-Andrea_Meza%252C_Miss_Universe_2020_%2528cropped%2529.jpg&w=640&q=50)
Andrea Meza
mexikar aurkezlea, modeloa, Miss Unibertso 2020 / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alma Andrea Meza Carmona, ezagunagoa Andrea Meza izenez (Chihuahua, Chihuahua estatua, Mexiko, 1994ko abuztuaren 13a) mexikar aurkezlea eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Miss Unibertso 2020 erregina izan zen. Telemundo telebista kateko aurkezlea ere bada.
Andrea Meza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alma Andrea Meza Carmona |
Jaiotza | Chihuahua, 1994ko abuztuaren 13a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Miami New York Chihuahua (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Autonomous University of Chihuahua (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Andreak hainbat edertasun-lehiaketatan parte hartu zuen, hala nola Miss Mexiko 2017 eta Mexicar Unibertsal 2020. Miss Mundo 2017an Mexikoren ordezkaria izan zen, eta lehen mailako finalista postua lortu zuen eta Miss Mundo América titulua lortu zituen.[1][2] Andrea Miss Unibertso titulua irabazi zuen hirugarren mexikarra izan zen. Lupita Jones izan zen lehena 1991n eta Ximena Navarrete bigarrena 2010ean.
Andrea Mezak datu bitxi bat du, Miss Unibertso lehiaketaren historiako erreginaldi laburrena duela, 210 eguneko (7 hilabete) erreginaldia baino ez zuen izan eta. Aurreko erreginak, Zozibini Tunzik, ostera, lehiaketaren historian erreginaldi luzeena izan zuen Miss Unibertsoren historian, 525 egun (urte bat, 5 hilabete eta 8 egun), Covid-19 pandemia zela-eta, atzeratu egin baitzen Miss Unibertso 2020 edizioa.