euskal erritmo-mota, 5/8 konpasean idatzi ohi dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Zortzikoa Euskal Herrian ohikoa den usadiozko dantza erritmo berezia da. Erritmo hau bere izenak ongi dioen bezala zortzi konpasez osatuta dago eta euskal herri-musikaren adierazgarri nagusienetako bat dela esan liteke. Adibide garbiena, Aurreskua da. Dantza erritmoa izateaz gain, maiz abestien erritmoa edo forma musikala ere bada, bertsoetan gertatzen den gisara, Gernikako Arbola ereserkia kasu.
Beraz, zortzikoa dantza, abesti edota bertso izan daiteke. Esanahi horiek, irudiz oso ezberdinak izanik, zerikusi aski estua dutela esan daiteke, begirada historikoa emanez gero.[1] Askok euskal herri-musikaren erreferente nagusitzat hartzen dute.[2]
Bizkaiko Dantzari dantzan guztira zortzi dantza sartzen dira, eta horietako lau zortzikoak dira:[3][4]
Bestalde, Nafarroa Garaian bereziki egiten diren dantza batzuek zortziko izena ere hartzen dute, erritmo bitarrean eta 2/4 konpasean idatzita daude: Lantzeko zortzikoa, Baztango zortzikoa, eta abar.[1]
Jose Maria Iparragirreren Gernikako arbola abestiaz gain asko dira zortziko forma duten abestiak, adibidez hauek: Iparragirreren beraren "Kantari Euskalduna", "Ezkongaietan", "Amerikatik Urretxuko semiei", "Nere amak baleki" eta beste asko; Maite, Pablo Sorozabalena; Maitechu mía, Francisco Alonsorena; La del pañuelo rojo, Avelino Agirrerena; edo Jesus Guridiren "Kaixarranka" dantza (Diez melodías vascas).[1][2]
Beste zortziko batzuk, beste erritmo batean daude, eta normalean 6/8 konpasean idazten dira: hauek dira, adibidez, Iparragirreren Ume eder bat edo egile ezezagunaren Donostiako hiru damatxo kasuak.
Nahiz eta 2/4 eta 6/8 konpaseko zortzikoen aldaerak ere badauden,[5] zortziko ohikoena 5/8 konpasean idatzitakoa da (bost bider zortzi, edota bost zortzirenekoa), konpas honek iraupen ezberdineko hiru zati ditu. Aurrenekoa kortxea bat da, aldiz gainontzeko biak beltz sendoak direlarik.
Zortzikoak jotzeko usadiozko musika tresnak txistua eta danborra izan dira. Teoria batzuen arabera zortzikoa dantzarien pausoak jarraitzeko ahalegin ondorioz jatorrizko 3/4 konpasaren garapena litzateke.
Zortzikoaren erritmoa XIX. mendearen hasieratik bildu eta argitaratutako euskal doinuetarako ere erabiltzen da. Lehen bilduma osoa Donostian argitaratu zen 1826an, Juan Ignacio de Iztuetaren eta Pedro de Albenizen zuzendaritzapean.[6]
Lan hau argitaratzeak, Euscaldun anciña anciñaco, garrantzi handia hartu zuen euskal musika ezagutzeko. Titulu osoa, Euscaldun anciñaco ta are lendabicio etornor dantza on iritic pozcarri gaitzic gabecoen soñu gogangarriac bezen itz neurtu edo versoaquin (hau da, «Antzina-antzinatik erabiltzen diren euskal aire zaharrak, zeinen gainean dantzatzen baitira aspalditik erabiltzen diren bizitasun inozoko dantzak») adierazten du, Denis Laborde-ren arabera, borondatea «iturrietara erromes joateko, baita monumentalizazio-lan bat egiteko ere».[6]
Iztuetaren bildumak bi berezitasun nagusi ditu: «Musika notazioa, musika tradizionalen historiaren lehen aldietako batean, inprimatutako bilduman», eta lorpen horrek mende-erdian aurreratzen ditu Europan zentzu horretan hasitako argitalpen gehienak. Adibide gisa, Edmond de Coussemaker 1856an hasi zen argitaratzen Frantziako flamenkoen kantu herrikoiak; Balakirev, 1866an Errusiako herri-kantuen bilduma; eta Bourgault-Ducoudray, 1885ean Britainiako Hogeita hamar Melodia Herrikoiena.[6]
Eta zortziko hitzak, noski, beste esanahi bat du bertsolaritzan: zortzi bertsoko estrofak, bi mota nagusirekin: zortziko handia, hamar eta zortzi silabako bertsoez osaturik, eta zortziko txikia, zazpi eta seikoekin. Hedaduraz, bertso horiek kantatzeko erabiltzen diren doinuek -osatzen dituztenak nolabait ere- zortziko izena jaso egiten dute.
Adibidez, Maritxu nora zoaz zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.
eta lau aldiz errepikatzen da egitura hori:
Nahiz eta bere jatorria ezezaguna izan, oso herrikoia da.
XXI.mendean zabalduen dagoen ustearen arabera, zortziko erritmoa XVII. mende ingurutik dator eta esaldi bakoitzean zortzi silaba dituen konposizioa da; sarritan dantzatu egiten da, gainera. Ondorengo mendeetan, melodia horiek paperera eraman zirenean, garai bakoitzeko musika landuaren baliabideekin txukundu ziren eta 5/8ko konpasarekin idatzi ziren. Gaur egun, ikerketa askoren ondoren, beste modu batera ikusten dira zortzikoak, baina 5/8ko konpasarekin idatzitako lehen partiturak azaltzen hasi zirenean, benetako iraultza sortu zuten euskal musikariek, ordura arte inork ez baitzuen konpas horretan idatzi.[2]
5/8ko neurria XIX. mendean hasi zen ezagutzen, hainbat euskal konposatzaile euren lanetan zortzikoak sartzen hasi zirenean. Euskal musika ezagutzen ez zutenentzat konpas mota hori inoiz ikusi gabea zen eta, orduan hasi zen zortzikoa nondik zetorren jakiteko behar hori. Askok euskal herri-musikaren erreferente nagusitzat hartzen dute.[2]
Aita Donostia, Jesus Guridi, Pablo Sorozabal, Jose Maria Usanditzaga, Joaquín Turina, Isaac Albéniz[7]... musikariek beren musika banda, orkestra sinfoniko edo pianorako musika-lanetan erabili izan ohi dute. Pablo Sarasateren zortzikoek arreta berezia merezi dute: adibidez, Caprice Basque («Euskal Herriko kapritxoa») delakoan biolinak harmonikoen bitartez txistuaren soinua imitatzen baitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.