Zornotzako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Datu azkarrak Amorebieta, Lineak ...
Amorebieta | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Sabino Arana kalea, 32; 48340 | ||||||||||||||
Udalerria | Zornotza, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | AMO | ||||||||||||||
Gunea | 3. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1882ko uztailaren 1.a (Bilbo-Durango trenbidea) 1888ko abuztuaren 4a (Zornotza-Gernika trenbidea) | ||||||||||||||
Itxiera | 1989 (Zornotza-Bermeo trenbidea) | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 3 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | E1 Bilbo-Matiko - Donostia-Amara 1D Matiko - Elgoibar |
Itxi
- Artikulu hau Amorebieta izeneko geltokiari buruzkoa da; Amorebieta Geralekua gaitzat duena beste hau da: «Amorebieta geralekua»
Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[1]